Eduki publikatzailea

Hasi da Waste Lab Bizkaia Campusaren bigarren edizioa, “Zure enpresan hondakinak kudeatzeari eta prebenitzearen”

2026/03/27

2026ko Waste Lab Bizkaia Campusaren bigarren edizioa hasi da, “enpresan hondakinak kudeatzearen eta prebenitzearen” alorreko gaikuntzari bultzada ematen jarraitzeko asmoz. Horrenbestez, erreferentziazko trebakuntza-programa gisa finkatuta dago lurraldean, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren esparruan.

Garbikerrek sustatutako ekimen hori Europako Gizarte Funtsa Plusek (EGIF+) kofinantzatu du, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren menpeko Biodibertsitatea Fundazioa erakundearen Empleaverde+ programaren bitartez.

Guztira, jardunean dauden 30 profesionalek –euskal enpresa txiki eta ertainetakoak, edo autonomoak– jasoko dute trebakuntza, ingurumenaren eta hondakinen kudeaketaren alorrean esperientzia handia eta ospea duten adituen eskutik. Prestakuntza-programak 11 modulu izango ditu, elkar osatzen duten askotariko gaiei buruzkoak, eta, bertan, ikasleei laguntza pertsonalizatua emango zaie beren enpresen benetako beharretara egokitutako Hondakinen Kudeaketa Plan bat egiteko.

Lehenengo modulua, “Ekonomia zirkularrera sarrera” izenekoa, Jose María Fernándezek eman zuen, IHOBEko Ekonomia Zirkularreko zuzendariak (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da IHOBE).

Bigarren edizio honen bitartez, Waste Lab Bizkaia Campusak prestakuntza espezializatuarekin, berrikuntzarekin eta garapen jasangarriarekin duen konpromisoa berretsi nahi du, Bizkaia lurralde aktiboa izan dadin enpresa-sarearen ingurumen-eraldaketari dagokionez.

Berri guztiak