Bizkaiak, Garbikerren eta Metabarriren bitartez, Europako dirulaguntzen 19 milioi euro baino gehiago lortu ditu, Garbiguneetako eta biometanizazioko azpiegituretarako

2025/07/28

Bi proiektuek 2.500.000 € eta 17.151.748,47 € eskuratu dituzte, hurrenez hurren, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ingurumeneko Sektore Biltzarrak onartu du Hondakinen araudia ezartzen laguntzeko planari dagozkion kredituak lurraldeka banatzeko irizpideak onartzen dituen erabakia, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. 

Proiektu estrategikoen artean, Garbiker MP AB SAri 2.500.000 €-ko dirulaguntza izenduna bat eman zaio, “Garbiguneen sarearen egitura hobetzea eta Garbiguneetan TEEHen biltegiratzea hobetzea” proiektua betearazteko.

Era berean, eta hori ere proiektu estrategikotzat hartuta, 17.151.748,47 €-ko dirulaguntza izendun bat eman zaio ekonomia mistoko Metabarri SA sozietate publikoari, “Biometanizazio-instalazio bat eraikitzea eta abian jartzea, Bizkaian sortzen diren hondakin organikoetatik biogasa eta konposta lortzeko” proiektua betearazteko.

Bi proiektuak lagungarriak dira 443. helburua betetzeko, 12. Osagaiko (2030eko Espainiako Industria Politika) 3. Inbertsioaren barruan (Hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko plana).

 
 

Garbikerren Berriak