Birziklapen optimorako aplikazioak
2020/03/10
Birziklatzeko laguntza behar duzu? Lau erreminta hauen bidez, hondakin mota jakin batzuk birziklatzeko moduari buruzko zalantzak argitu ahalko dituzu, informazio praktikoa eskuratu, edukiontziak eta gertuko garbiguneak aurkitu eta zure egunerokoan birziklatzea erraztuko dizuten gakoak ezagutu.
1. Garbikerren BizkaiRezikla. Garbikerren BizkaiRezikla atalak etxeko hondakinen kudeaketa hobetzea du helburu. Horretarako, webguneak hondakinen, artikuluen, objektuen eta abarren bilatzaile zabala du, hauek non utzi behar diren xehetasunez argitzeko, eta hondakinak ez birziklatzeak zer arrisku eta inpaktu sortzen dituen, eta, aitzitik, hauen kudeaketa onak dakartzan onurak azaltzeko. Eta hori ez da dena. Erremintak mapa bat ere badu, udalerrietan kolore bakoitzeko zenbat edukiontzi dauden erakusteko.
BizkaiRezikla ez dago mugikorreko aplikazio gisa, baina eskuragarri dago Garbikerren wegbunetik.
2. Ecoembeseko A.I.R-e birziklatze-laguntzaile adimenduna. Edukiontzi horian eta urdinean birziklatzera bideratuta, Ecoembes hondakinen kudeatzaile integratuak ontzi bakoitza zein edukiontzitan utzi behar den argitzen laguntzeko aplikazioa du. Aplikazioa adimen artifizialaz elikatzen da, eta oso erraza da haren funtzionamendua, denbora errealeko elkarrizketak eskaintzen baititu chatboxaren bidez: testuen, ahots-mezuen edota argazkien bidez galderak bidaliz, txatak unean uneko erantzunak itzultzen ditu kontsultatutako artikulu bakoitza zein edukiontzitan utzi behar den eta zein materialez osatuta dagoen adieraziz. Gainera, testu edo ahots galderak euskaraz, gaztelaniaz, katalanez edo galizieraz egin daitezke.
A.I.R-e app bertsioan dago eskuragarri Google Play, App Store, Facebook Messenger, Twitter eta Alexan, eta baita web bertsioan ere, Ecoembesen webgunean bertan dagoen Chatboxaren bitartez.
3. Punto Limpio. ECOTIC Fundazioaren tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko aplikazio honekin, zure kokapenetik gertuen dituzun garbiguneak aurkitu ahal izango dituzu. Kokalekuak bi modutara erakuts daitezke: gailu mugikorraren kokapenaren bidez, hurbilen dauden bost puntuak bistaratuz, edo zuzenean, intereseko lekua zerrenda batetik hautatuz, autonomia-erkidegoak, probintziak eta udalerriak kontuan hartuta. Garbigunea aukeratu ondoren, nahikoa da 'Nola iritsi' sakatzearekin, eta aplikazioa Google Mapsekin konektatuko da nabigazio-argibideak emateko. Era berean, bilatzaileaz gain, birziklatzeari buruzko eduki praktikoak ere ditu aplikazioak.
Punto Limpio aplikazioa Google Play, App Store eta Punto Limpioren webgunetik bertatik eskura daiteke.
4. My Little Plastic Footprint. Aplikazio honen helburua 'aztarna plastikoa' murriztea da, hau da, material plastikoen kontsumoa murriztea. Horretarako, erabiltzen hasi aurretik, galdera sorta bete behar da, zein plastiko mota kontsumitzen diren adieraziz. Amaitzean, aplikazioak lortutako Masa Plastikoaren Indizea erakutsiko du, eta hura murrizten hastea izango da erronka. Hala, atal ezberdinen artean aukeratu ahal izango da (bainugela, sukaldea, bidaiak, etab.), eta aplikazioak atal bakoitzean zein plastikozko artikulu erabiltzen diren erakutsiko du, baita horiek plastikorik gabeko objektuekin ordezkatzeko alternatibak ere. Ordezkatu diren artikuluak zerrendatik ezabatuz joatean, Masa Plastikoaren Indizea gutxitzen joango da.
My Little Plastic Footprint app bertsioan baino ez dago eskuragarri, sakelako telefonoetarako eta tabletetarako, Google Play (Android) eta App Store (iPhone) aplikazioen bidez. Egun ez du web bertsiorik.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.garbiker.bizkaia.eus/ (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
|---|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 |
Cookie teknikoa |
Saioa identifikatzea |
Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_garbiker |
Cookie teknikoa |
Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_garbiker |
Cookie teknikoa |
Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_garbiker |
Cookie teknikoa |
Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Arriskuaren analisia eta spamaren aurka babestea | 6 hilabete | |
| _ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.