Berdeago Azokaren inaugurazioa

2024/03/22

Berdeago Azokak jasangarritasunerako funtsezkoak diren bi alderdi jorratuko ditu, hala nola eraginkortasun energetikoa edo kontsumo arduratsua, eta, aurreko edizioetan bezala, Artigas gelako taldeak dinamizatuko duen standa izango du. Stand horretan, herritarrak sentsibilizatuko ditu hondakinen sorkuntzan prebentzioak duen garrantziaren, kontsumo arduratsuaren eta birziklatzearen inguruan, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten diren hondakinen tratamenduko eta kudeaketako prozesuen berri emango du.
 

Inaugurazio-ekitaldian izan dira Jon Sáenz de Viguera, Garbikerreko zuzendari kudeatzailea, eta Álex Peláez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza Saileko Ingurumeneko zuzendari nagusia. Hark adierazi duenez, “erakundeek horrelako ekimenei laguntzea funtsezkoa da behar duten irismena emateko”.

Garbikerren Berriak