Baterien birziklapena

2025/01/30

Baterien erabilera oso ohikoa da gure egunerokotasunean. Adibidez, gailu mugikorretan, hala nola telefono eta osagarrietan, edo ohiko etxetresna elektrikoetan. Gainera, ibilgailu elektrikoek, automobil-merkatuan gero eta onarpen gehiago duten artikuluak, halako elementuak erabiltzen dituzte ibiltzeko.

Birziklapena ez da lan erraza, material ugaria osatzen baitute: litioa, beruna, merkurioa eta beste metal mota batzuk. Birziklatze-prozesua bateria motaren eta bere materialen araberakoa da. Horietako batzuk metalez osatuta daude gehienbat, eta horiek berreskuratu eta berrerabili egin daitezke produktu berriak fabrikatzeko. Hala ere, birziklagarriak ez diren bateriek birziklatzeko prozesu konplexuagoa dute. Prozesu hau behar bezala egiten ez bada, substantzia toxikoak eta kutsatzaileak aska daitezke, eta horrek ingurumenean inpaktu negatiboa izan dezake. Hori dela eta, beharrezkoa da bateria birziklagarriak erabiltzeko kontzientziatzea, birziklatze-prozesua erraztea eta substantzia kutsatzaileen erabilera murriztea.

Birziklatzeko prozesua hainbat etapatan gauzatzen da: lehenik eta behin, bateriak sailkatu egiten dira eta hainbat tratamendu egiten dira, hala nola oraindik duten elektrizitatea kentzea. Ondoren, desmuntatu eta birrindu egiten dira zati ezberdinak bereizteko, helburua zati metalikoak eta masa beltza - osagai metalikoen nahasketa - deritzona lortzea dela. Ondoren, lortutako metalak elektrodoak berreskuratzeko eta balio ez duten metalak bereizteko prozesu batetik pasatzen dira. Azkenik, litioa, kobaltoa edo nikela bezalako material baliotsuak berreskuratzeko prozesu desberdinak burutzen dira.

Hauek dira bateriak birziklatzearen abantailetako batzuk:

  • Osotzen dituzten materialak lurrera eta/edo ibaietara botatzea saihesten du, osasun publikoan arazoak saihestuz.
  • Bateriak birziklatzean karbono-aztarna murrizten da, lehengaiak berrerabiltzeari esker.
  • Ekonomia zirkularra sustatzen da, ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarri bat bultzatuz.
  • Gero eta enplegu gehiago sortzen da, materialak bereizteko eta birziklatzeko prozesuari esker.

Pilak eta bateriak botatzeko, Bizkaian pila-edukiontziak ditugu Garbiguneetan, baita saltoki eta etxetresna elektrikoen denda askotan ere, non hondakin horiek jasotzen diren, ondoren tratatzeko.

Garbikerren Berriak