Basque Food Clusterrek Garbikerrek kudeatzen dituen ontziak sailkatzeko eta hautatzeko instalazioak bisitatu ditu

2024/09/27

Garbikerrek jardunaldi bat antolatu du Basque Food Clusterrarekin batera, Bizkaiko edukiontzi horian utzitako ontzi arinak biltzeko, hautatzeko eta sailkatzeko sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzera emateko.

BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub Klusterreko hogei bat enpresa ontzi komunitatera atxikituta daude, eta Amorebieta-Etxanon dagoen Bizkaiko Zabor Berziklategian (BZB) ontzi hondakinak hautatu eta sailkatzeko lantegia bisitatzeko aukera izan zuten. Bizkaiko hiri hondakinak kudeatzeko sistemak nola funtzionatzen duen bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten enpresek, Garbikerreko proiektuen arduradun Mikel Gaminderen eskutik. Era berean, instalazioetara egindako bisitan, plantan egiten diren ontzi arinen hondakinak bereizteko eta sailkatzeko prozesuak azaldu zituzten; izan ere, urtean 22.000 tona material jasotzen dituzte edukiontzi horiaren bidez.

Aitzindaria da horrelako ontziak berreskuratzen eta sailkatzen, eta prozesu aurreratua du plantak: zazpi material mota bereizten ditu, eta %95eko berreskuratze-tasa lortzen du material birziklagarrien artean.

Garbikerren Berriak