Eduki publikatzailea

Basq

Basq enpresa Bizkaian sortu zen. Ilusio baten ondorioz; surfarekiko eta ingurumenarekiko errespetua batzea zen helburua. Planetarekin eta ozeanoekin konprometitutako oinetakorik jasangarriena sortzeko ideiarekin hasi zen.

MUNDAKA / ROKAPUTA

Plastikozko botila, kotoizko eta goma birziklatuarekin egindako zapatila % 100 beganoak eta birziklatuak. Pneumatikoak deseraikitzeko sistema berritzaile baten bidez, errodadura-banda (propietate nagusiak dituena) bereizten dute eta zapatilen oinarri gsa erabiltzen dituzte, itsaspen eta iraunkortasun handiena emanez.

Abantailak

  • Zapatila bakoitzeko 8.000 litro ur aurreztea.
  • Eguzki-energiaz dabiltzan lantegietan ekoitziak.
  • % 0 produktu kimikoak.

Aprobetxatutako hondakinak

Pneumatikoak, plastikozko botilak (PET), kotoi birziklatua eta goma.

KIRRA

Zapatilak %100 baganoak eta birziklatual dira, eta beste basq eredu batzuetan erabiltzen diren sintetikoei (plastikoa eta goma) hondakin organiko birziklatuak (sagar azalaren zuntza, banbu hondakinak) gehitzen dizkiete.

Abantailak

  • CO2 %75 murriztea.
  • Alferrik galdutako %90 murriztea.

Aprobetxatutako hondakinak

Beste ekoizpen-prozesu batzuetako sagar- eta banbu-hondakinak. Plastikozko botilak, kotoia eta goma.