Artigasko ikasgelak Japoniako enpresa talde baten bisita jaso du

2023/11/09

Azaroaren 7an, asteartea, Naganoko Prefekturako sektore pribatuko ordezkariek osatutako Japoniako ordezkaritza batek Artigasko Ekoparkeko gela eta instalazioak bisitatu zuen, BLHko hondakinak kudeatzeko ereduari eta Naganoko sektoreko enpresetan izan dezakeen ezarpenari buruz gehiago jakiteko.

Garbikerreko zuzendari kudeatzaile Jon Sáenz de Viguerak Bizkaiko Lurralde Historikoko hiri-hondakinak kudeatzeko sistemari eta Bizkaiko herritarrek hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloan izango dituzten erronkei buruzko aurkezpen txiki egin zuen topaketan. Aurkezpenaren ondoren, Japoniako ordezkaritzak bisita labur bat egin zuen ikasgelara, talde kudeatzailearen eskutik.

Garbikerren Berriak