Eduki publikatzailea

Jakin gehiago honi buruz: Agaleus

"Hainbat zentro teknologiko, unibertsitate eta sektoretako enpresekin lankidetzan aritzen da Agaleus, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan, industrian sortutako azpiproduktuen izaera zirkularra eta industria-hondakinen balio-katea digitalizatzea sustatzeko.

Gure iritziz, ezinbesteko kontua da, bai prozesuak optimizatzeko eta bai gure bezeroei zein gizarteari zerbitzu hobea eskaini ahal izateko ere. Horregatik, 15 urte baino gehiagoan berrikuntzaren aldeko apustu sendoa eginda, 20 proiektu baino gehiago garatu ditugu partzuergoan, hainbat sektorerekin lankidetzan. Berrikuntzan guztira egin dugun inbertsioa 3,5 milioi euro pasakoa da."

Agaleus Webgunea