2019ko #wasteinprogress foroaren III. edizioa

Girona. 2019/03/08

Martxoaren 6tik 8ra artean, #wasteinprogress hiri-hondakinen nazioarteko foroaren hirugarren edizioa ospatu da Gironan eta mundu zabaleko hondakin-bilketa kasu arrakastatsuak azaldu dira bertan. Ekitaldi honetan, nazioarteko arrakasta ereduak ezagutzeko aukera izan da, eta alor honetako profesionalek bat egin dute bertan. Halaber, punta-puntako teknologiaren erakusleihoa ere izan da nazioarteko jardunaldi hau.

Seattle (AEB), Leizpig (Alemania), Berna (Suitza) edo Veneto (Italia) hirietako ordezkari publikoek euren hondakinen-kudeaketa eredu bereziak aurkeztu dituzte. Toki hauetako zifrak oso arrakastatsuak dira, birziklapena %60 baino altuagoa baita.

Erakundeen eta administrazioen partehartzeri esker foro hau bilgune profesional eta berrikuntzaren erakusleiho paregabea izan da. Beste hainbat konturen artean, hitzaldiak hondakinen sorreran, kontrolean, ordainketan eta sistemen ezartzearen ingurukoak izan dira. Teknologia izan da ardatza: erabiltzaileen sarbide kontrolerako, praktika onak saritzeko edukiontzi azkarren bidez eta “4.0 industria” sustatzeko software eta plataforma digitalen sorrera.

Etorkizuneko erronkak

Hitzaldi desberdinetan ikusi den moduan, hiri-hondakinen kudeaketaren etorkizunak erroka handiak dakartza mundu mailan. Honako hauek dira foroan azaldutako desafio horietariko batzuk.

  1. Bisitariak epe jakin batean jasotzen dituzten guneetan hondakinen kudeaketarako estrategia jakin batzuk sortzea.

  2. Ekitaldi handiak edo udalerri turistikoetarako hondakinen kudeaketa gastuak egonkortu.

  3. Lekuko lurraldera, gizartera ta ekonomiara moldatzea.

  4. Bisitariak eta sektore-turistikoa erantzule egitea euren hondakinen kudeaketa egokirako.

  5. Zerga sistema bidezkoagoak ezartzea. Sortzen den hondakinaren araberakoa, sektore-turistikoak hondakinen-kudeaketaren gastuak nazioartekotzeko.

  6. Europako, estatuko eta lurraldeko araudiak ezartzen dituen birziklatze helburuak betetzea.

  7. Turismoarekin zerikusia duten hondakinen kudeaketa ereduetan gizarte eta politika adostasunak lortzea.

  8. Ohitura aldaketak sustatzeko pizgarriak sortzea.

  9. Hondakinak ekiditeko estrategia eraginkorrak ezartzea.

Espainiar estatuan, #wasteinprogress-etik aditzera ematen dutenez, “hondakinen kudeaketaren inflexio-puntu batean gaude. Azken urteotan bereizketan eta hondakinak ekiditzean  aurrarapausoak eman diren arren, hainbat kasutan mugara iritsi gara. Egoera honi Europako legedia berria gehitzen badiogu, egungo hondakinen-kudeaketa sistema birplanteatu behar dugu.” Edozer dela, etorkizuna eta erronkak zoragarriak aurreikusten dira.

Garbikerren Berriak