‘Edukiontziak bildumatzen’ kanpainak 2019ko Anuaria Saria irabazi du

2020/01/02

Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko irailean hasitako '3,2,1... 0 hondakin' kanpainaren barruan, 'Edukiontziak Bildumatzen' street marketin ekimenak gizarte-intereseko kanpainarik onenari dagokion 2019ko Anuaria Sari prestigiotsua jaso du. Obraren helburua, herritarrak hondakinen sorrera murrizteko beharraren inguruan kontzientziatzea da, kontsumoa kontrolatzea bide dela.

Kale eta leku publikoetan dauden elementu bisual ezberdinei esker, oinezkoen arreta azkar bereganatzea lortzen duen obra paregabea da. Lehen elementuak edukiontzien familia berezia irudikatzen du, "bildumagarria" izan arren, tamaina errealekoa dena. Egungo edukiontziak irudikatzen dituzte. Beste elementua, aldiz, eskala txikiko erreplika da, eta etorkizuneko edukiontzia simulatzen du. Edukiontziek argazkiak ateratzera eta sareetan partekatuak izatera deitzen dute, herritarren kontzientzia pizteaz gain, mezu argia helarazi bitartean.

Halaber, 2020an zehar, kanpaina Bizkaiko ikastetxeetara hurbilduko da,  tailer eta jardueren bidez adin desberdinetako ikasleen artean kontsumo arduratsuko ohiturak sustatzeko.

‘Edukiontziak bildumatzen’ lana hainbat kale eta espazio publikotan egon da ikusgai eta DT Creativos estudio bizkaitarrak garatu du. Modu honetan, bere palmares zabalari beste sari bat atxikitzen dio. Anuaria Sariak Estatu mailan sektoreko laguntza gehien jasotzen dituzten diseinu-sariak dira, eta erakunde eta diseinu-zentro nagusien babesa dute.

Erakunde profesionalen ordezkariek soilik osatzen dute epaimahaia, eta honek Estatuko diseinu grafikoko lanik onenak biltzen eta aukeratzen ditu hainbat kategoriatan: packaging, PLV, identitate korporatiboa, publizitatea, autopromozioa, ilustrazioak eta logotipoak, besteak beste.

Garbikerren Berriak