• HORECA KANALA

    Urtea:

    2018

    Sustatzaileak:

    GARBIKER, ECOEMBES ETA BASAURI ETA SANTURTZIKO UDALAK

    Deskribapena:

    Basauri eta Santurtziko udalekin lankidetzan, esperientzia pilotu modura, eta ECOEMBESekin, GARBIKER kanpaina bat garatzen ari da, udal horietako Horeca kanaleko establezimenduetan gaikako bilketa eta birziklapena errazteko.

    Horretarako, aholkularitza-zerbitzu bat jarriko dugu, Horeca kanaleko establezimenduen eskura; adierazitako zerbitzua ontzi arinak birziklatzea erraztuko luketen bideak ebaluatzeaz arduratuko da establezimendu bakoitzarekin.

    Ekimen honekin bat egingo duten establezimenduei beharrezko baliabideak emango zaizkie, aipatutako hondakinak edukiontzi horietan jartzeko, eta parte hartuko dutenen eremuetan bilketa-sistema indartuko da.

    Ostalaritza eta sukaldaritzako sektoreak zeregin garrantzitsua dauka, gure Lurraldean ontzi arinen birziklapena handitzen jarraitzeko, ontzi arinen bereizketa egiterako orduan, sektore horren partaidetza funtsezkoa delako.

    HORECA KANALA
  • Urtea:

    2018

    Sustatzaileak:

    GARBIKER

    Deskribapena:

    2018. urtean Garbikerrek beste 40 sentsore bolumetriko jarri ditu, betetze-mailaren, tenperatura neurketaren, sute-detekzioaren eta ontzi arinetarako edukiontzien mugimenduen monitorizaziorako, EA, ETXEBARRIA, LANESTOSA, UBIDE, EREÑO eta AMOROTO udalerrietan.

    40 edukiontzi horiekin, udalerri guztiak zeharo sentsorizatuta ditugu.

    Zeintzuk dira sentsorizazioaren helburuak?

    • Operatiboak: ibilbideak optimizatzea, bilketa-maiztasunak aldatuta.
    • Ingurumenekoak: berotegi-efektuko gasen isurketak eta partikulak murriztea. Zarata sortzea murriztea.
    • Sozialak: herritarren inplikazioa indartzea, edukiontzi horien erabilerari dagokionez. Ontzien birziklapenari buruzko joeren analisia: herritarren inplikazio-maila.

    Zerbitzu horretatik, gainera, kudeaketarekin paraleloak diren beste onura batzuk lortzen ditugu, adibidez:

    • Edukiontziak eramatea erabilera murritzeko eremuetara.
    • Edukiontzi gehigarri bat erabiltzaile gehieneko eremuetan.
    • Edukiontzien betetze-mailaren arabera, bilketa-ibilbideak optimizatzea.
    • Urtaroko gehikuntza edukiontzien kopuruari dagokionez.
    • Edukiontziak eramatea gehiago ikusten diren eremuetara.
    ONTZI ARINETARAKO EDUKIONTZIEN SENTSORIZAZIOA