Kontratatzaile profila
- Iragarki guztiak
- Aldez aurreko iragarkiak
- Aurretiazko merkatu kontsulta
- Urteko kontratazio plana
- Irekitako Lizitazioak
- Azterketa Aldian Daudenak
- Baliogabetutako Kontratuak
- Esleitutako Kontratuak
- Bertan Behera Utzitakoak
- Formalizatutako Kontratuak
- Esleitu gabe
- Historikoa
- Kontratuaren aldakuntza
- Kontratu txikiak
LIZITAZIO ELEKTRONIKOA
SARRERA
Lizitazio Elektronikorako Plataformak bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkezteko aukera ematen du. Helburua segurtasunaren legezko bermeekin, datuen konfidentzialtasunarekin eta eskaintzen sekretuarekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Garbikerek plataforma honen bitartez barneko kudeaketa arintzen du eta administrazio izapideak errazten ditu.
Pertsona lizitatzaileek lizitazioaren agiriak aurkez ditzakete, baita prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenak jaso ere. Hala, joan-etorriak saihesten dira.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Plataformaren bidez elektronikoki lizitazioa egiteko, honakoak izan beharko dira:
- Ordenagailua Interneterako atzipenarekin
- Nabigatzaile bateragarria
- Ziurtagiri elektroniko bateragarria
Ondoren, ezaugarri teknikoak aipatzen dira:
- Ziurtagiri elektronikoa
Lizitazio Elektronikorako plataforman sartzeko, lizitatzaileak Garbiker-ek onartu edo gaitutako ziurtagiri elektronikoa izatea ezinbestekoa da.
Ziurtagiria behar bezala baliozkotzen ez bada, baina Garbiker-ek onartutako barruan badago, euskarriaren zerbitzuarekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu.
Sistemak eutsitako ziurtagiriak Garbiker-ek onartutakoak dira. Ziurtagiria behar bezala baliozkotzen ez bada, baina Garbiker-ek onartutako barruan badago, euskarriaren zerbitzuarekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu.
- Cookieak eta Java -a gaituak nabigatzailean
Beste ezaugarri tekniko batzuk:
- Nabigatzaile bateragarriak:
- Google Chrome, azkeneko bertsio egonkorra
- Microsoft Edge (Chromium), azken bertsio egonkorra.
- Mozilla Firefox , azkeneko bertsio egonkorra
- Apple Safari, azkeneko bertsio egonkorra
Desgaitu leiho gainerakorren blokeatzailea nabigatzailean. Kontuan hartu leiho gainerakorren blokeatzaile bat baino gehiago egon daitekeela.
- Ordenagailua:
- Espazio librea diskoan: gutxi gorabehera lau aldiz eskaintza osatzen duten fitxategien tamaina.
- 1 Ghz-eko prozesadorea edo goragokoa
- 512 Mb-ko memoria edo goragokoa
- Banda zabaleko konexioa, aurkeztu beharreko dokumentazioaren bolumenaren arabera.
- Eskaintzak aurkezteko eskuliburua deskargatzea
Eskaintza elektroniko batean eransten den fitxategi bakoitzak 75 MB izan ditzake eta eskaintza guztia 400 MB gehienez ere.
Plataformak eskaintzan erants daitezkeen fitxategien kopururako ez du mugarik zehazten.
Eskaintza aurkezteko orduan eransten diren agirietarako formatu onartuak hurrengoak dira:
- .doc | .docx: Microsoft Worden jatorria duten testu formatuak.
- .xls | .xlsx: Microsoft Excelen jatorria duen kalkulu orriaren formatua.
- .ppt |.pptx: Microsoft PowerPointen jatorria duen aurkezpen formatua.
- .rtf: testu estandarraren formatuak.
- .sxw: Star Office jatorrizko testu formatua.
- .abw: Abiworden jatorrizko testu formatua.
- .pdf: Adobe Acrobaten jatorrizko dokumentu formatua.
- .jpg: formatu grafikoa.
- .bmp: Microsoft Windowsen jatorrizko formatu grafikoa.
- .tiff | .tif: formatu grafikoa.
- .odt: OpentDocument testu formatua.
- .ods: OpentDocument kalkulu orriaren formatua.
- .odp: OpentDocument aurkezpen formatua.
- .odi: OpentDocument irudi formatua.
- .zip: Winzipen jatorrizko formatu konprimatua eta Microsoft Windowsek eutsia.
- .dwg: AutoCAD marrazki formatua.
Beste formatu batzuetako fitxategiak eransteko hautabidezko neurri bezala, fitxategi konprimatuan (ZIP) biribilka daitezke.
Lizitatzaileen erantzukizuna da eskaintzek birusik ez dutela zaintzea. Hala eta guztiz ere, birusa agertuz gero, ez da eskaintza baztertuko, betiere edukira sar badaiteke.
Kasu bakoitzean elkartzen diren gorabeherei erreparatuz, Garbiker-ek erabakiko du gaiari buruz.
ESPEDIENTE MOTAK
Espediente Motak
Lizitazio Elektronikorako sistemak hurrengo espediente motatan eskaintzak aurkeztea uzten du:
- Esparru-akordioan
- Prozedura irekian
- Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuan
Espedientea hainbat lotek osatzen badu, lizitatzailea egokitzat jotzen dituen loteetan aurkez daiteke eta bakarrik lote horietan lizitatzeko dokumentazioa erantsiko du.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA
Eskaintzak asteko 7 egunetan 24 orduetan zehar aurkez daitezke; eskaintzak aurkezteko data eta ordua Garbikeren Erregistro Elektronikoan emandako frogagirian azaldutakoa izango da eta eskaintzen harrera amaitzeko unearekin bat etorriko da.
Eskaintzak bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzeko orduan, une bakarrean oso-osorik edo bi fasetan egin daiteke. Bigarren kasuan, lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa transmitituko da eta hartzen denean, ondorio guztietarako aurkeztutzat joko da. Gero, berez eskaintza bidaliko da gehienez 24 orduko epean. Adierazi epean bigarren bidalketa egiten ez bada, eskaintzari uko egin zaiola ulertuko da.
Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, bere tamainaren ondorioz transmititzean zailtasunak, sarearekiko konexioen arazoak, etab. egongo direla uste delako, eskaintzaren marka digitala (hash) horren aurkezpen epea amaitu baino lehen bidaliko beharko da. Hala eta guztiz ere, 24 orduko epea izango da eskaintza bidaltzez amaitzeko.
Enpresa lizitatzaileak sinatu ostean, eskaintza bakoitzaren marka digitalari esker, enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik edukia ez dela aldatu egiazta daiteke.
Fitxategia kaltetuta dagoelako ezin badaiteke eskaintzaren edukia lor, lizitatzailearen makinan automatikoki sortutako tokiko kopiarantz jo daiteke eta eskaintzaren marka digitala kontratazio organoak duenarekin bat datorrela egiaztatuko da.
OHIKO GALDERAK
Zer da Garbiker-en Lizitazio Elektronikorako Plataforma?
Garbiker-en Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.
Garbiker-ek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.
Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.
Zer behar dut eskaintza elektronikoa aurkezteko?
Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.
Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.
Zer ziurtagiri elektroniko mota erabil daitezke?
Garbiker-ek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.
Eskaintzak elektronikoki bidaltzeko baimenen bat eskatu behar al dut?
Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.
Nola aurkezten dira eskaintzak elektronikoki?
Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira. Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea. Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.
Nork sinatzen ditu eskaintzak?
Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.
Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.
Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:
- Ahaldunaren edo ahaldunen ziurtagiriarekin elektronikoki eskaintza guztia sinatzea eta, ondorioz, aplikazioaren inprimakietan sartutako informazio guztia baliozkotzea.
-
Legez baliozkotua dagoen pertsonaren ziurtagiriarekin (pertsona fisiko edo juridiko ordezkariaren baliozko ziurtagiria) eskaintza sinatzea eta ahaldunak/ek izenpetu ostean, eskaintzaren agiri elektronikoak eranstea.
Xede horiez, ezinbestean honako agiriak sinatu beharko dituzte pertsona ahaldunek: aldez aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera.
ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.
Zer gertatzen da enpresa batean eskaintzak aurkezteko ahaldun bakarraren sinadura baliozkoa ez denean eta modu mankomunatuan sinatu behar dutenean eta, ondorioz, bi edo ahaldun gehiagok sinatu behar dutenean?
Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz. Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.
Agirien kopia digitalizatuak aurkez ditzaket?
Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.
Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.
Nola egin eskaintza?
Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da. Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da.
Eskaintzak Kontratatzailearen Profilean ezarritako epean aurkeztu behar dira.
Noiz emango da eskaintza aurkeztutzat?
Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.
Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du esan nahi eskaintza inola ere bidaliko denik, eta eskaintza plataformara bidali ezean, eskaintza ez dela aurkeztu ulertuko da. Eskaintzak asteko 7 egunetan, 24 orduz aurkeztu ahal izango dira; eskaintza aurkezteko eguna eta ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoak emandako frogagirian agertzen direnak izango dira, eta bat etorriko da eskaintza jasotzen den unearekin.
Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan. Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da. Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.
Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du.
Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.
Zer egin behar da publizitaterik gabeko espediente negoziatuan parte hartzeko gonbita jaso badugu?
Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. "Nire kudeaketak", "Nire lizitazio elektronikoak" atalean, eta "Egiteke" fitxan identifikatu ondoren. Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.
Nor sar daiteke nire datuetara?
Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik Garbiker-ek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.
Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta Garbiker-en datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.
Nola lortu laguntza kontratazio prozesuan gorabeheraren bat gertatuz gero?
Sartu Euskarria atalean.
EUSKARRIA
Euskarri teknikoa edo laguntza lortzeko, honakoekin harremanetan jar zaitezke:
- Helbide elektronikoa: programak@bizkaia.eus
- Telefono-zenbakia: 901 100 666 (deiaren kostua erdi bana) edo 94 608 3566
- Arreta eskaintzeko neguko ordutegia: astelehenetik ostegunera 7:30etik 19:00etara eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara.
- Arreta eskaintzeko udako ordutegia (ekainaren 11tik irailaren 10era):
- Ekainean astelehenetik ostegunera 7:30etik 19:00etara eta ostiraletan 7:30etik 14:30era.
- Uztailean, abuztuan eta irailaren 10ra arte astelehenetik ostiralera 7:30etik 14:30era.
Telefono-zenbakiaren euskarria erabiltzea hautatuz gero, deitu baino lehen hurrengoak prestatuak izango dira:
- Enpresaren identifikazioa (izena eta IFZ) eta ordezkaritza duen pertsonaren datuak (izena eta NAN), Garbiker-en lizitazio elektronikorako plataforman alta eman zaion moduan.
- Lizitazio espedientearen identifikazio zehatza kontsulta egiteko.
- Ordenagailua piztuta Interneterako atzipenarekin.
- Lizitazio elektronikorako plataforman identifikatzeko baliozko ziurtagiri elektronikoa.
NIRE LIZITAZIOAK
Esteka honen bitartez, Nire Lizitazioetara sartu ahal izango zara.
Kontratuen historikoa
Data | Titulua | Adjudikazioduna | Zenbatekoa | Esteka |
---|---|---|---|---|
2016/10/05 | Zisterna autoeroangarri sinple, 1, lixibiaduak garraiatzeko. | Ez da lizitazinorik aurkeztu | ||
2016/09/23 | 3 Autokonpaktagailu 3 ardatzeko atoierdien gainean, HHko Transferentzia-gunerako | DANIMA INGENIERIA AMBIENTAL, S.A | 328.500 | |
2016/09/19 | 4x4 muetako 2 traktokamoi-ibilgailu, 400 C.V.-ko gitxieneko potentziakoak | MAN Truck & Bus Ibérica, S.A. unipersonal. | 183.800 | |
2016/10/05 | Hiru ardatz eta gantxo-ekipoa daukazan ibilgailu 1, toldoa ipinteko sistema automatikoagaz, gaikako bilketarako zentroetako (garbiguneak) hondakinak azken jomugara garraiatzeko. | VOLVO GROUP ESPAÑA, S.A.U. (RENAULT TRUCK) | 110.000 | |
2016/09/19 | Gitxienez 300 CV-ko ibilgailu 1, 26.000 kg-ko BGMduna, garabiagaz. | VOLVO GROUP ESPAÑA, S.A.U. (RENAULT TRUCK) | 115.800 | |
2016/09/19 | Goi-kargako 20m3 kutxa biltzaile 1, ontzi arinen hondakinak gaika batzeko | PALVI, S.L. | 46.400 |
Data
Zisterna autoeroangarri sinple, 1, lixibiaduak garraiatzeko.
adjudicatario
Ez da lizitazinorik aurkeztu
Esteka
Data
3 Autokonpaktagailu 3 ardatzeko atoierdien gainean, HHko Transferentzia-gunerako
adjudicatario
DANIMA INGENIERIA AMBIENTAL, S.A
importe
328.500
Esteka
Data
4x4 muetako 2 traktokamoi-ibilgailu, 400 C.V.-ko gitxieneko potentziakoak
adjudicatario
MAN Truck & Bus Ibérica, S.A. unipersonal.
importe
183.800
Esteka
Data
Hiru ardatz eta gantxo-ekipoa daukazan ibilgailu 1, toldoa ipinteko sistema automatikoagaz, gaikako bilketarako zentroetako (garbiguneak) hondakinak azken jomugara garraiatzeko.
adjudicatario
VOLVO GROUP ESPAÑA, S.A.U. (RENAULT TRUCK)
importe
110.000
Esteka
Data
Gitxienez 300 CV-ko ibilgailu 1, 26.000 kg-ko BGMduna, garabiagaz.
adjudicatario
VOLVO GROUP ESPAÑA, S.A.U. (RENAULT TRUCK)
importe
115.800
Esteka
Data
Goi-kargako 20m3 kutxa biltzaile 1, ontzi arinen hondakinak gaika batzeko
adjudicatario
PALVI, S.L.
importe
46.400
Esteka
- 1 Sarrera orri bakoitzeko
- 2 Sarrera orri bakoitzeko
- 3 Sarrera orri bakoitzeko
- 4 Sarrera orri bakoitzeko
- 5 Sarrera orri bakoitzeko
- 6 Sarrera orri bakoitzeko
- 7 Sarrera orri bakoitzeko
- 8 Sarrera orri bakoitzeko
- 9 Sarrera orri bakoitzeko
- 10 Sarrera orri bakoitzeko
- 12 Sarrera orri bakoitzeko
- 15 Sarrera orri bakoitzeko
- 20 Sarrera orri bakoitzeko
- 30 Sarrera orri bakoitzeko
- 50 Sarrera orri bakoitzeko
- 75 Sarrera orri bakoitzeko
1 - 6 erakusten 6 emaitzetatik.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki). Hemen klik (Leiho modala ireki: Cookieak konfiguratzea) eginez konfigura dezakezu haien erabilera.
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.garbiker.bizkaia.eus/ (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 |
Cookie teknikoa |
Saioa identifikatzea |
Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_garbiker |
Cookie teknikoa |
Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_garbiker |
Cookie teknikoa |
Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_garbiker |
Cookie teknikoa |
Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Arriskuaren analisia eta spamaren aurka babestea | 6 hilabete | |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.