EDUKIONTZI ORGANIKOA

Zer dira hondakin organikoak?

Haragi, arrain eta landare jatorriko hondakin biodegradagarriak dira, etxeetan eta merkataritzan sortzen dira eta biologikoki degradatzen dira.

Non eta nola utzi behar dira?

Hondakin organikoak edukiontzi marroian uzten dira. Hura erabiltzeko, harremanetan jarri behar duzu, kasuan-kasuan, zure udalarekin edo hondakin organikoak kudeatzen dituen mankomunitatearekin. Han emango dizkizute argibideak zure udalerrian hondakinok uzteko dituzun aukerez.

Sar zaitez hondakin organikoen prozesua azaltzen duen bideora

Zer bota daiteke edukiontzi marroira?

Orain arte

Orain arte, edukiontzi marroira sukaldean egindako edo gordinik zeuden landare jatorriko hondarrak baino ezin ziren bota (barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak eta hauen azalak, zerealak, landareen hondarrak, loreen hondarrak, ogi eta opil hondarrak, sukaldeko papera, ahozapiak eta infusioen poltsatxoak).

Hemendik aurrera

Haragi eta arrain gordina eta egindakoa ere bota ahal izango dira. Zehatz esateko, honako hauek bota ahal izango dituzu:

  • Landare jatorriko hondakin gordinak edo egindakoak: fruta hondarrak, barazkiak, lekaleak, ortuariak, pastak eta arrozak, haziak.
  • Lore eta landare hondarrak, ortuko hondarrak, belarra eta kimaketako hondarrak.
  • Animalia jatorriko hondar gordinak edo egindakoak: haragi hondarrak, hestebeteak, arrainak, itsaskiak, arrautzak eta hauen azalak, hezurrak eta gaztak.
  • Kafe hondarrak eta iragazkiak, infusioen poltsatxoak, ogi eta opil hondarrak, galletak eta opilak, fruitu lehorrak eta hauen azalak, fruten hezurrak eta kortxo naturalezko tapoiak.
  • Sukaldeko papera, paperezko ahozapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautza-ontziak eta kartoi ondulatu zikinak (materia organikoz zikindutakoak).
  • Broxetentzako eta bestelako elikagaientzako zotzak, izozkien egurrezko kirtenak eta antzekoak.
  • Txikoria, algak, alpistea, kafea, gozokiak eta litxarreriak, zerealak, irina, marmelada.
  • Poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.

EZIN DA BOTA EDUKIONTZI MARROIRA

Zer bota daitekeen jakitea bezain garrantzitsua da edukiontzi marroira zer ezin den bota jakitea:

  • Ekortutako hautsa
  • Zigarro-mutxikinak, -puntak eta hautsontziko hondarrak
  • Errautsak
  • Animalien gorozkiak
  • Katuen harea
  • Lorontzietako lurra eta turba
  • Olioa edo beste edozein likido, jatorria dena delakoa izan arren.
  • Pixoihalak, konpresak eta tanpoiak
  • Zapi hezeak
  • Tiritak, esparatrapuak, bendak, kotoia, belarrietarako kotoi-zotzak
  • Sukaldeko papera, paperezko ahozapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautza-ontziak eta kartoi ondulatu zikinak (garbiak, inolako substantzien hondarrik gabeak, edukiontzi urdinera).
  • Eranskailuak eta itsasten diren bestelako elementuak
  • Poltsa eta ontzi konpostaezinak

Edukiontzi marroira bota beharrekoaz edo bota ezin denaz zalantzak izanez gero, hemen kontsulta dezakezu bizkairezikla

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Sortzen dugun zaborraren heren bat inguru hondar organikoa izaten da. Horrelako hondarrak zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta metano gutxiago isuriko da atmosferara; izan ere, azken hori berotegi-efektua eragin eta gure planetako tenperatura igoarazten duen gasetako bat da.

Bildu ondoren, hondakin organikoak Konpostegira edo eskualdeko konpostaje-plantetara eramaten dira, tratatzeko.

Konpostegira iritsitakoan, kamioiak hustu eta poltsak irekitzeko makina batetik igarotzen dira; ondoren, eskuz banatzen dira konpostatu ezin diren hondarrak, poltsetan nahi gabe sartu direnak.

Gero, makina batean nahasten dira kimaketako eta lorezaintzako txikitutako hondarrekin batera, eta nahasketa hori guztia bio-oxidazioko tunel batzuetan sartzen da; tunel horiek ureztatzeko eta aireztatzeko sistema bat dute, eta nahasketaren tenperatura eta hezetasuna automatikoki kontrolatzen da. Materiala lau aldiz aldatzen da tunelez, lau astean zehar.

Fase hau amaitutakoan, heltzeko zonara igarotzen da, eta ilarak eratzen dira aireztatze behartua eta kontrolatutako ureztatzea dagoen zona batean. Ilara horiei astean behin bira ematen zaie xede horretarako makina berezi batekin, eta lau astera bahetze eremura eramaten dira.

Baheketaren ondoren, heltzeko bigarren fasera igarotzen dira; astebete irauten duen fasea da. Ondoren, konposta prest egoten da, eta bidalketa-zonara eramaten da.

Hilabete batzuetan, konposta egiteko eskualdeko 3 instalazio jarriko dira abian. Instalazio horietan hondar organikoak eta kimaketako eta lorezaintzako xehatutako hondarrak nahasiko dira, eta konpostatzeko erreaktore bertikaletan sartuko dira, nahasketa hori tratatzeko. Erreaktore bertikalen sistema hori beste batzuk baino azkarragoa da, usainen arazoak saihesten dira eta toki gutxiago behar dute; era berean, energia eta ustiapen arloko kontsumo askoz txikiagoak dituzte.

Bizkaiko hondakin organikoak tratatu ondoren lortzen den konpostak hainbat onura ditu lurrarentzat: egitura hobetzen du, ureztatzeko beharra murrizten du, landareak hazteko beharrezko nutrienteak ditu, eta ongarri sintetiko gutxiago behar da. Konpost hau lorezaintzan, nekazaritzan, obra zibilean, narriatutako guneak berreskuratzeko... erabiltzen da.

EKIMENAREN INFORMAZIO GEHIGARRIA

Sar zaitez hurrengo dokumentuan, informazio gehiago lortzeko eta zure udalerrian ekimen honekin nola bat egin jakiteko; sartu udalerriaren izena bilatzailean.

Udalerriaren araberako iragazkia:

(*) ikurrarekin adierazitako udalerriak ez daude atxikita materia organikoa edukiontzi bidez biltzeko sistemari. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan zuzenean beraiekin.

Udalerria Erakunde kudeatzailea Telefonoa
FORUA Foruko Udala 946 25 51 16
EA (*) Eako Udala 946 27 52 27
ZIERBENA (*) Zierbenako Udala 946 36 53 36
OTXANDIO (*) Otxandioko Udala 945 45 00 20
NABARNIZ (*) Nabarnizko Udala 946 25 50 77
MUSKIZ (*) Muskizko Udala 946 70 60 00
MURUETA (*) Muruetako Udadla 946 25 24 51
MORGA (*) Morgako Udala 946 25 22 70
MALLABIA (*) Mallabiako Udala 943 17 14 61
IZURTZA (*) Izurtzako Udala 946 81 35 48
ISPASTER (*) Ispasterko Udala 946 84 29 99
GARAI (*) Garaiko Udala 946 81 63 93
ERRIGOITI (*) Errigoitiko Udala 946 25 41 90
ERMUA (*) Ermuako Udala  943 17 90 10
EREÑO (*) Ereñoko Udala 946 254621
BERRIZ (*) Berrizko Udala 946 82 40 36
BAKIO (*) Bakioko Udala 946 19 40 01
ALONSOTEGI (*) Alonsotegiko Udala 944 86 00 30
AJANGIZ (*) Ajangizko Udala 946 25 19 13
MUXIKA Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
MENDATA Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
KORTEZUBI Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
IBARRANGELU Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
GAUTEGUIZ DE ARTEAGA Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
ELANTXOBE Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
ARRATZU Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa 946 25 47 22
SUKARRIETA Sukarrietako Udala 946 87 07 15
MUNGIA Mungiako Udala 946 74 12 16
MUNDAKA Mundakako Udala 946 17 72 00
LEIOA Leioko Udala 944 00 80 00
GETXO Getxoko Udala 944 66 00 00
GERNIKA-LUMO Gernika-Lumoko Udala 946 27 02 00
GALDAKAO Galdakaoko Udala 944 01 05 00
ERANDIO Erandioko Udala 944 89 01 00
DURANGO Durnagoko Udala 946 03 00 00
BUSTURIA Busturiko Udala 946 87 00 50
BILBAO Bilboko Udala 944 20 42 00
BERMEO Bermeoko Udala 946 17 91 00
BASAURI Basauriko Udala 944 66 63 00
AMOREBIETA-ETXANO Amorebieta-Etxanoko Udala 946 30 00 02
ZEBERIO Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
ZARATAMO Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
Urduña/Orduña Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
UGAO-MIRABALLES Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
OROZKO Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
ETXEBARRI Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
ARRIGORRIAGA Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
ARRANKUDIAGA Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
ARAKALDO Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal 946 71 26 99
MEÑAKA Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
MARURI-JATABE Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
LAUKIZ Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
GATIKA Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
GAMIZ FIKA Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
FRUIZ Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
ARRIETA Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea 946 74 39 95
ZAMUDIO Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
SONDIKA Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
LOIU Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
LEZAMA Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
LARRABETZU Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
DERIO Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 944 54 03 50
VALLE DE TRAPAGA - TRAPAGARAN Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatearen 944 93 56 14
SESTAO Sestaoko Udala 944 72 90 00
SANTURTZI Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatearen 944 93 56 14
PORTUGALETE Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatearen 944 93 56 14
ORTUELLA Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitatearen 944 93 56 14
BARAKALDO Barakaldoko Udala 94 478 91 00
ABANTO-ZIERBENA Abanto Zierbenako Udala 946 36 20 00
Ziortza-Bolibar Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
ONDARROA Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
MARKINA-XEMEIN Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
LEKEITIO Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
ETXEBARRIA Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
BERRIATUA Lea Artibaiko Eskualdeko Amankomunazgoa 94 616 90 76
ZALLA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
TRUCIOS-TURTZIOZ Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
SOPUERTA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
LANESTOSA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
KARRANTZA HARANA- VALLE DE CARRANZA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
GÜEÑES Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
GORDEXOLA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
GALDAMES Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
BALMASEDA Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
ARTZENTALES Enkarterriko Mankomunitatea 946 67 18 52
ZALDIBAR Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
MAÑARIA Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
IURRETA Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
ELORRIO Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
ATXONDO Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
ABADIÑO Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa 946 23 25 22
ZEANURI Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
UBIDE Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
LEMOA Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
IGORRE Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
DIMA Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
BEDIA Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
ARTEA Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
AREATZA Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
ARANTZAZU Arratiako Udalen Mankomunitatea 946 31 17 17
URDULIZ Urdulizko Udala 946 76 20 61
SOPELA Sopelako Udala 944 06 55 00
PLENTZIA Plentziako Udala 946 77 32 10
LEMOIZ Lemoizko Udala 946 87 90 09
GORLIZ Gorlizko Udala 946 77 01 93
BERANGO Berangoko Udala 946 68 00 08
BARRIKA Barrikako Udala 946 77 10 62
MUNITIBAR-ARBATZEGI GERRIKAITZ Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa 98 684 29 82
MENDEXA Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa 97 684 29 82
GIZABURUAGA Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa 96 684 29 82
AULESTI Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa 95 684 29 82
AMOROTO Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa 94 684 29 82