ARTIGASKO IKASGELA

Artigasko Ikasgela Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa da.

Herritarrak Bizkaian sortutako hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prozesu guztiei buruz sentsibilizatzea eta informatzea du helburutzat.

Gure sentsibilizazio-ekintzak ikastetxeei, erakundeei, elkarteei eta, oro har, herritarrei zuzenduta daude.

0

BISITA

Suposatzen dute

0

SENTSIBILIZATUTAKO PERTSONA

Bisita egin nahi badiguzu, honako hauek egin ditzakezu:

  • Gure taldeko pertsona batekin bisita gidatua hitzartu (aurrez aurreko formatuan, Eko Parkeko gure zentrora joanda, edo formatu telematikoan, zauden prestakuntza-zentrotik, elkartetik edo erakundetik konektatuta, bisita berretsi ondoren emango dizugun esteka baten bidez).
  • Ikasgelako ibilbide birtualean sartu eta modu autonomoan bisitatu.

KOKAPENA: ARTIGABIDEA, Z/G, 48002 BILBO

Bisita gaitzazu

Zatoz gurekin, Bisita Birtualean edo Aurrez Aurreko Bisitan!

Ibilbide birtuala

Ikasi birziklapenari buruz jakin beharreko guztia etxetik atera gabe!

PARTE HARTZEN DUTEN ENPRESAK

HAINBAT EKINTZA GARATZEN DITU ZENTROAK:

Mota guztietako pertsonentzat dira, baina, ahal dela, azalpenak hobeto aprobetxatzeko, gutxienez 8 urte izatea gomendatzen da.

Talde bakoitzaren ezaugarrien eta baldintzen arabera, bisiten iraupena egokitzen da, eta bi ordu eta erdi eta hiru ordu eta erdi bitartekoa izaten da.

Bisitak zentroan bertan egin daitezke, edo, bestela, modu telematikoan.

Honako hauek dira bisitaren mugarri nagusiak:

  1. Hondakinen problematikaren hastapenak, eta prebentzioa zein urrezko hiru arauak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) azpimarratzea.
  2. Hondakinek objektu erabilgarri berri bihurtzeko bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte jarraitzen dituzten birziklatze-prozesuen azalpena(ekonomia zirkularra).
  3. Bizkaiko hiri-hondakinak kudeatzeko ekosistemari eta hura osatzen duten azpiegiturei buruzko azalpena.
  4. Ondorioak taldearekin.
  5. Herritarrek sortzen dituzten hondakinei buruzko jolasak eta hausnarketa bertaratutako publikoarekin.

BKrako bisita hamabi urtetik gorako pertsonei edo taldeei zuzenduta dago (Bigarren Hezkuntzatik aurrera). Gutxi gorabehera, hiru ordu laurden irauten du, eta Zentrora egindako bisitaren osagarri gisa egin ohi da.

Horrela, konpostatzeko prozesua azaltzen da in situ: karakterizazioa, birrinketa, eraketa, pilen hartzidura eta heltzea, bahetzea, analisia eta amaitutako produktuaren irteerak.

Bisita presentziala unibertsitateko ikasleekin egiten da eta ordubeteko iraupena izaten du.

Planta honetan, errefusaren edukiontzira botatako zaborraren tratamendu mekaniko eta biologikoa azaltzen da. Segurtasun-arrazoiak direla eta, bisita gela batean egiten da, eta, azkenean, kontrol-gelara sartzen da. Bertan, prozesuaren zati bat in situ ikus daiteke.

INSTALAZIOAK

50 lagunentzako lekua du, eta aurkezpenak, prestakuntza-ekintzak, topaketa teknikoak eta abar hartzen ditu.

Dekorazioak baso txiki bat itxuratzen du, eta haren hondoan bideo-wall handi bat dugu, non Bizkaiko udal-eskumeneko hondakinak kudeatzeko azpiegiturei buruzko bideoak proiektatzen diren.

Hondakinen kudeaketaren arloan Bizkaiko Foru Aldundiak indarrean dituen kanpainak erakusten dituen eremu bat ere badago.

Horrez gain, bi jolas-makina ditu, eta horietan ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, nola birziklatu ikasteaz gain.

Lixibiatuak tratatzeko instalazioari begira, bertaratutakoek tratamenduari buruzko bideo bat ikus dezakete.

Esparru honetan, halaber, Bizkaiko hondakinen kudeaketak eta tratamenduak denboran zehar izan duen bilakaera ezagutu ahal izango dute bertaratutakoek.

Fabrika bat balitz bezala apainduta, arlo honetan maketa dinamikoen bidez hondakin mota askorekin egiten diren prozesuak azaltzen dira, bigarren erabilerako lehengai bihurtzen diren arte.

Zilindroek hainbat hondakin mota hartzen dituzte, eta herritarrek horiek sortzen dituzten maiztasunaren arabera multzokatuta daude.

Gehigarri gisa, birziklapenaren arloko ikaskuntza indartzeko bi jolas ditu.

  • Edukiontzien jolasa: egoera ezagunetan nabigatuz, jolasak proposatzen dion hondakina zein edukiontzitan utzi behar duen asmatu behar du jokalariak.
  • Birziklatzearen jolasa: proposatzen zaizkion objektuak zein hondakin birziklatutatik datozen asmatu behar du jokalariak.

Areto honetan, bertaratzen direnek birziklatzeari buruz ikasteko aukera dute, denboran zehar egindako bidaia labur baten bidez.

Galeria

2018/09/24

Ategorri IES BHI

2018/09/24

Ategorri IES BHI