Trienekens

Trienekens jatorri alemaniarreko multinazionala da, hondakinen kudeaketa integralaren arloan aitzindaria. Jarduera horretan 100 urte baino gehiagoko esperientzia du.

Ibilbide luze honetan zehar, dozenaka birziklatze-planta kudeatu ditugu, eta gure aprobetxamendu-prozesu zehatzak oinarri izan dira Alemaniak herrian zehar duen legeria murriztailea garatzeko, bertan oinarritzen baita, aldi berean, Europako egungo araudia.

Euskadin, Trienekens gure filialaren bitartez jarduten dugu. Sozietate horrek ingurumen-zerbitzuetan diharduten eta ekonomia zirkularrarekin konprometituta dauden enpresa eta jarduera talde baten buru da, 100 pertsona baino gehiago enplegatuz.

Hondakinak tratatzeko industria-planten diseinuan, garapenean eta kudeaketan espezializatuta gaude, eta esperientzia handia dugu etxeko ontzien sailkapen plantetan.

Ahalegin handia egiten dugu berrikuntzan. Euskal Zientzia eta Teknologiaren Sarearekin lankidetzan eta hainbat enpresa sektorialekin elkartuta, etorkizuneko kudeaketa eta tratamendu-ereduak zehazten lagunduko duten hainbat proiektutan parte hartzen ari gara.