Sigaus

SIGAUS Espainian ibilgailuetatik eta makinetatik sortzen den olioa birziklatzeaz arduratzen den erakundea da. Oso hondakin kutsagarria da, lubrifikatzaileek frikzioak eta tenperatura altuak direla eta, substantzia toxikoak sortzen dituzte eta metal astunak izan ditzakete; beraz, bai ingurumenerako eta baita pertsonen osasunerako arrisku handia dakarte. Erabilitako olio litro bakar batek milioi bat litro ur kutsa ditzake, eta biodegradagarritasun txikia duenez, osagai kaltegarriek 10 eta 15 urte artean iraun dezakete itsasoan. Espainia osoko enpresa kudeatzaileen sare zabal baten bidez, SIGAUS enpresak ingurunearen babesa bermatzen du, hondakina sortzen den edozein puntu geografiko eta establezimendutara joanda, urrutitik egonda ere, behar bezala jaso, aztertu eta tratatzeko. Horrela, erabilitako lubrifikatzaileak ingurumenean inpakturik ez duela ziurtatzeaz gain, % 100ean berraprobetxatzen da

Erlazionaturiko videoak

  • Erreproduzitu bideoa Erankunde Laguntzaileak – Sigaus

    Jakin ezazu gehiago zentroarekin kolaboratzen duten erakundeez, eta hondakinen kudeaketaren alorrean prebentzioa eta sentsibilizazioa egiteko duten konpromisoaz