Eroski

Eroski 60ko hamarkadan sortu zen kontsumo-kooperatibismotik, kalitatezko produktuak prezio onean lortzeko eta kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko helburuarekin. Orduz geroztik, helburu horrekin lerrokatutako enpresa-estrategiari eutsi diogu, kontsumitzaileen beharrak eta eskaerak bertan txertatzeari esker. Gure helburua gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzean datza, kontsumitzaileen bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea kalitate, informazio eta prezio baldintza onenetan hobetzeko eta kontsumo jasangarria sustatzeko konpromisoarekin. Horregatik, ‘zurekin’ dugun eredu komertzialak osasuna eta iraunkortasuna, tokiko produktuak eta aurreztea ditu ardatz gisa. Gure ikuspegiak kontsumitzaileengandik hurbil lan egitera bultzatzen gaitu, ‘zurekin’ dugun posizionamendua errealitate bereizgarri bihurtzeko, gure dendak kontsumitzaileen gogokoenak izan daitezen.

Erlazionaturiko videoak

  • Erreproduzitu bideoa Erankunde Laguntzaileak – Eroski

    Jakin ezazu gehiago zentroarekin kolaboratzen duten erakundeez, eta hondakinen kudeaketaren alorrean prebentzioa eta sentsibilizazioa egiteko duten konpromisoaz