Tailer didaktikoak

Bizkaiko Foru Aldundiak kontzientziazio kanpaina hasi zuen irailean, eta kanpaina horren barnean zenbait tailer antolatuko dira ikasleentzat, zehazki Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6tik 11 urtera arteko umeentzat); tailer horiek guztiak ikastetxeetan emango dituzte urtarriletik maiatzera.

Jarduera honen helburu nagusia ikasleen kontzientzia aldatzea da, eta ikasleei ohartaraztea ohiturak aldatzea beharrezkoa dela hondakinak murrizteko. Horrez gain, ikasleei tresnak eman nahi zaizkie hondakinak murrizteko berrerabiltzea eta birziklapena zein garrantzitsuak diren barneratu dezaten. Jarduera sinpleak dira, ikasleek eguneroko objektuekin eta kontsumo ohiturekin duten lotura beste modu batean uler dezaten.

Eskatu tailer didaktikoa

*Nahitaezko eremuak

1 Datak aukeratu ahal izatea eskariaren mende dago. Zentroen lehentasunak errespetatzen ahaleginduko gara, baina zentro bakoitzean jarduera egiteko behin betiko datak antolatzaileen esku egongo dira

gar.talleres.lpd