GARBIKER, A.B., S.A.k (aurrerantzean, GARBIKER), indarrean dagoen datu pertsonalen babesaren araudia betez (2016/679 Europar Erregelamendua eta gainerako garapen araudi), baita informazioaren gizartearen eta merkataritza elektroniko arenzerbitzu kontuetan dagoen erregulazioarena ere (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), jakinean jartzen dizkizu erabiltzeko baldintza orokor hauek, webgunearen bitartez egiten diren eragiketa guztiei ezartzen zaizkienak, hain zuzen ere: www.garbiker.bizkaia.eus

1. Lege-datuak

GARBIKER, A.B., S.A.k (Kale Nagusia 44, 1.a ezk. 48011, Bilbo helbide soziala eta A48212567 IFZ ditu) Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda dauka, zehazki, 1.827. liburukian, 1.324. liburuan, 11.980. orrialdean, 1. folioan, 1. idazkunean.

Tel: 944034090

Posta elektronikoa: lopd.garbiker@bizkaia.eus

2. Jabetza intelektuala

Bai webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak, bai bere eduki ezberdinak GARBIKERen titulartasunekoak dira.

Erabat debekatua dago webgune honen edozein aldaketa egitea. GARBIKERek ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazio edo aldaketetan sorburua duen inolako ardurarik. GARBIKERek ez du inolako erabilera lizentzia edo baimenik ematen bere jabetza industrial edo intelektualeko eskubideei buruz edo webgune, zerbitzu edo edukiekin erlazioa duten beste edozein jabetza edo eskubideri buruz.

Webgune honen edukien erabateko kopia edo zati batekoa debekatuta dago, ez bada bere jatorria aipatzen edo horretarako baimen zehatzik eskatzen. Webgune honetan dagoen informazioaren erabilera ez baimenduak, baita GARBIKERen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek ere, dagozkien ekintzak hartzeko bidea emango dute, eta, beharrezkoa izanez gero, jardute horretatik ondorioztatzen diren ardurak.

3. Erabilera baldintzak

Webgune hau GARBIKERek sortu du, izaera informatiboarekin, bere erabilera pertsonal eta doakorako.

a) Legezko erabilera

Webgunea eta bere zerbitzuen erabiltzailea behartuta dago lege eta trafiko erabilerarekin bat datorren erabilpena egitera, eta uko egingo dio webgunea eta bere zerbitzuak legez kontrako helburu edo ondorioetarako edo hirugarren baten eskubide eta interesen efektu kaltegarri gisa erabiltzeari, edo, edozein modutan, erabiltzaileen aldetik ohiko erabilera edo gozamenerako webgunea eta zerbitzuak mindu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu ahal izateari. Betebehar hau betetzen ez dutenek GARBIKERen eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, betekizun hori haustearen ondorioz eragin daitezkeen zeinahi kalte-galeren inguruan.

b) Akatsen bermea

GARBIKERek ez du bermatzen web gunerako sarbidean, edo bere edukian akatsen existentziarik eza. Izaera ofiziala duten argitalpenak aipatu edo kopiatzen badira, kopia horrek izaera informatibo hutsa edukiko du; bere buletin edo dagokion iturri ofizialean argitaratzen dena ondorio guztietarako baliotzat hartuz.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

GARBIKERek ahalmena du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, bere webgune edo bere konfigurazio edo aurkezpenean dagoen informazioari buruzko aldaketa eta eguneraketak egiteko.

GARBIKERek ez du bermatzen webgune edo bere zerbitzuen erabilgarritasun edo funtzionamenduaren jarraipena. Hori zentzuz posible denean, aldez aurretik webgunearen edo bere zerbitzuen funtzionamenduan ohartuko dira etenaldiak.

GARBIKERek kanpoan uzten du izaera guztiko kalte-galerengatik duen edozein ardura, eta horiek gerta daitezke webgunearen eta zerbitzuen erabilgarritasunaren edo funtzionamenduaren jarraipen ezagatik, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzi diezaieketen erabilgarritasunaren iruzurragatik, webgunearen eta zerbitzuen hutseginkortasunagatik, eta, bereziki, nahiz eta ez modu esklusiboan, web orrialde ezberdinetarako sarbidean dauden akats edo zerbitzuak eskaintzen direnengatik.

4. Dagoen informazioaren erabilerarengatiko erantzukizuna

Erabiltzailea kontziente da eta borondatez onartzen du webgune, zerbitzu eta edukien erabilera izango dela, nolanahi ere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboa. Bai webgunerako sarbidea, bai bertan dagoen informazioaren erabilera egiten duenaren erantzukizuna besterik ez da. GARBIKERek ez du erantzungo sarbide edo informazioaren erabileraren ondoren gerta daitekeen edozein ondorio, kalte edo galerengatik, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresa erabakia laguntzeko egiten den aplikazioagatik ere. GARBIKERek ez du bere gain hartzen webgunean agertzen diren konexio edo hirugarrenen loturen edukiengatik datorren erantzukizunik.

5. Datu Pertsonalak Babesteko Legea

GARBIKERek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuak babesteko alorrean araudiak ezartzen duenaren arabera, zehazki, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, eta bere garapen araudia; horretarako, galera, erabilera oker, aldaketa, baimendu gabeko sarbide eta emandako datu pertsonalen lapurretarako neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuta, teknologia, datuen izaera eta dituzten arriskuen egoera kontuan izanik.

Webgune honek eskaintzen duen zerbitzuetariko baten sarbiderako izaera pertsonalen datuen ekarpena beharrezkoa den suposizioetan, datu horien tratamendua interesatuta dagoen pertsonaren baimenean oinarrituko da, lege-ohar eta pribatutasun politika honen onarpenaren bitartez.

Datu pertsonalak eskatu den zerbitzua xede izanik erailiko dira soilik, eta ez zaizkie inoiz utziko hirugarrenei, legezko betekizuna salbu.

Datu pertsonal horiek erabiltzailearen eta GARBIKERen arteko harremana mantentzen den bitartean kontserbatuko dira, eta, edozelan ere, harreman horren ondorioz dauden legezko betebeharrei aurre egiteko ezarri diren epeetan.

GARBIKERen pribatutasun politikak, dena dela, bere eskubideak gauzatzea bermatzen dio erabiltzaileari: interesdunari dagozkion datu pertsonaletarako sarbidea, eta horien zuzenketa edo ezabatzea, edo horien tratamenduaren mugaketa, datuak transferitzeko eskubidea, edo tratamenduari aurka jartzekoa. Eskubide horiek erabil daitezke:

- GARBIKERera zuzendutako posta arruntaren bitartez (Kale Nagusia 44, 1.a ezk. 48011 Bilbo) edo posta elektronikoz: lopd.garbiker@bizkaia.eus

- Datuak Babesteko Espainiar Bulegoaren aurrean

- GARBIKERen Datuak Babesteko dagoen ordezkariaren aurrean: Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datuen Babesa Bideratzeko Ataleko Burua, Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabineteari zuzenean atxikita dagoena: dpo@bizkaia.eus

Lege-oharra eta pribatutasun politika onartzerakoan, datu pertsonalak ematen badizkigu, erabiltzailea baimena ematen ari da hemen bertan ezarri diren baldintzen arabera erabiliak izan daitezen.

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legearen arabera gidatzen da. Baldintza horien irakurketaren inguruan sor daitekeen edozein liskar dela medio, erabiltzaileak bere bizilekua finkatuta daukan epaitegietan konponduko da.