Hitzaurre
Irisgarritasunaren helburua erabiltzaile batzuek Interneten ibiltzeko dituzten eragozpenak ezabatzea da, edo behintzat gutxitzea, bertako informazioa eskuratu ahal izateko. Erabiltzaileen eragozpen hauek fisikoak, fisikoak edo teknologikoak izan daitezke:
- Ikusmen, entzumen edo mugitzeko arazoak
- Edukiak ulertzeko eragozpenak
- Nabigazio zaila
- Konexio motela
- Nabigatzaile zaharra edo edukiak behar bezala agertzen ez dituena
- Eragingailuren bat falta (sagua, teklatua, etab.)
Bateragarritasun-arazoak.
Ikono hauek dauzkaten web orri guzkiek betetzen dituzte W3C partzuergoko WAI lantaldeak ezarritako irisgarritasunerako jarraibideak edo diseinu irisgarriaren printzipio orokorrak.
Hain zuzen ere, Garbiker.net atariko webgune berriak Web 1.0-ko A bikoitza mailako eduki irisgarrien jarraibideetara eta XHTML 1.0 gomendiora moldatu dira; arreta berezia jarri da egitura, aurkezpena, edukia eta tresnak ondo bereiztean.
Diseinu bisuala
Diseinu bisuala W3C partzuergoak kaskadako estilo-orriez emandako 2. mailako gomendioa (CSS2) kontuan hartuta egin da.
Nabigatzaileak edo nabigazio-eragingailuak ez badu estilo-orririk jasaten, webgunearen eduki osoa irakurri ahal da egitura-marken bidez.