BIZKAIA GARBIAGO BATERAKO ...
Lankidetzaren emaitza, eta herritar guztientzat

... MURRIZTEA
Hondakin onena, sortzen ez dena

... BERRERABILTZEA
Ondasun eta produktuen beste erabilera bat aurkitzea, konponduta zein ez.

... BIRZIKLATZEA
Hondakina egoki kudeatzen laguntzea, ekoizpen-katean berriro sartzeko

NOLA KUDEATZEN DIRA HONDAKINAK BIZKAIAN

Bizkaiko hondakinen kudeaketa Europako Erkidegoko zuzentarauek zehaztutako arauen arabera bilakatu da, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida Planetatik ondorioztatutako jarraibideen arabera ere; horrela definitu da egungo kudeaketa-eredua.

Funtsezko helburua da hiri-hondakinen kudeaketak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, aldi berean, ingurumena ahal beste babestuz.

Honako printzipio estrategiko hauetan oinarritzen du bere jarduna Bizkaiko hondakinen kudeaketak:

  1. Hondakinen Kudeaketa Iraunkorraren Printzipioa. Gure politika berriztatu ezin diren lehengaien ordez hondakinetatik eratorritako erregai alternatiboak erabiltzearen aldekoa da; garapen iraunkorreko helburuekin koherentea da politika hori. Hondakinen kudeaketak iraunkortasunaren aldeko apustu erabakigarria egiten du, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko neurriak hartuz, hondakinak sortu ondoren horien baliabideak ahalik eta gehien balorizatuz, isuriak ahalik eta gehien gutxituz eta ingurumena zaintzeko berme handienekin beti.
  2. Erkidegoko Kudeaketa Hierarkiaren Printzipioa. Ereduak, hondakinen kudeaketan dauden aukeren eskailera hierarkikoarekin bat etorrita, ondorengo lehentasun-ordenaren arabera artikulatzen ditu bere jarduketak.
    • Prebentzioa (hondakinak jatorrian murriztea).
    • Berrerabiltzea.
    • Balorizazio materiala birziklapenaren eta konpostajearen bidez.
    • Balorizazio energetikoa.
    • Isurketa kontrolatua.
  3. Kudeaketa Osoaren Printzipioa. Kudeaketaren xedea iraunkortasuna da, baliabideetatik ahalik eta probetxu handien ateratzeko (materialak eta energia); prebentzio-ekintzak egin behar dira, eta birziklatzeko eta energiaren aprobetxamendurako jarduketak eta azpiegiturak garatu.
  4. Hondakinen Prebentzioaren Printzipioa. Hondakin-sistemaren kudeaketak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko beharra hartzen du bere gain, eta prebentziorako ekintzak antolatzeko ahalegina egiten du, hondakinak ahal beste murrizteko, Nazio Batuen helburuarekin bat etorrita.
  5. Balorizazioaren Maximizatze Printzipioa. Kasu guztietan, hondakinak murriztea da helburua, baina, behin hondakina sortu ondoren, horren balorizazio materiala lortu nahi da, berrerabiliz edo, bigarren mailan, birziklatuz; balorizazio materialaren fasea amaitu ondoren, balorizazio energetikoaren fasea abiarazten da.
  6. Isurketaren Minimizazio Printzipioa. Hondakina deuseztatzea edo isurtzea azken aukera da, aurreko etapetatik igaro ondorengoa eta hondakin horren berreskuratze materiala edo energetikoa ezinezkoa dela egiaztatu ondokoa.
  7. Autosufizientzia Printzipioa. Bizkaiko hondakinen kudeaketa-sistemak Bizkaiak bere lurraldean sortutako hiri-hondakin guztiak kudeatzea du xede.
  8. Gardentasunaren Printzipioa.

Kudeaketa-eredu hau pentsaezina litzateke herritarren laguntzarik gabe. Gizarteak ere bilakaera izan du hondakinak ezagutzeko orduan, eta jatorrian bereizten dituzte eta horietatik probetxu atera daitekeen edo ez erabakitzen dute.

Administrazioei eta baimendutako kudeatzaileei dagokie egoera honek planteatzen dituen beharrei erantzutea, gure lurraldean instalazio egokiak eta edukiontziak ezarriz.

Garbiguneen sarea

Bilatu zure garbigunea:

Baliozko kode bat sartu behar duzu

garbiguneak ezagutu

    329.158

    TONA ERREFUSA

    16.913

    TONA ONTZIAK

    +

    17.622

    TONA HONDAKIN HANDIAK

    40

    TONA PILAK

    +

    34.758

    TONA PAPER-KARTOIA

    3.018

    TONA ORGANIKOA

    +

    24.437

    TONA BEIRA

    605

    TONA DE OLIOA

    +

NON UTZI DEZAKET HONDAKIN BAT?

HONDAKINA

albisteak

ARTIGASKO IKASGELA

Etor zaitez, eta ikusi zer dibertigarria den birziklatzea!

Ezagutu ezazu gure programa: gazteen artean ingurumenarekin begirunezko ohiturak sustatzeko asmoa du.

Informa zaitez