GARBIKER, INGURUMEN-ERRENDIMENDU HANDIA

Enpresa publikoa da Garbiker, % 100. Bizkaiko Foru Aldundiarena da, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari atxikia, eta 1986an ekin zion bere ibilbideari. Administrazio Kontseiluak zuzentzen du, eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Foru Diputatua du buru, nahiz eta zuzendari gerentearen esku uzten duen honek beronen kudeaketa.

Bizkaian sortzen ziren hiri-hondakinen kudeaketa errotik aldatzeko funtsezko tresna bihurtzeko xedez sortu zen Garbiker, eta, ekimen pribatuaren aurrean, kudeaketarako berme osoa eta gardentasuna eskaini nahi zituen.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Uri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integraletatik (1997-2001, 2001-2007 eta 2005-2016) eratorritako jarraibideei egokitzen zaizkie haren helburuak eta estrategia. Enpresaren egungo zeregin funtsezkoenak prebentzioa, berrerabilera eta birziklatzea dira.

Jarduera sorta zabala garatzen du Garbikerrek, eta Bizkaiko Lurralde Historiko osoan zehar teknologiaren eta azpiegituren atalean egiten dituen inbertsio garrantzitsuek ziurtatzen dute hori; ingurumenaren ikuspegitik eraginkortasun eta errendimendu handiko ereduak ezarri izanak ere horixe erakusten du.

Gure jarduera guztiak urrezko 6 printzipio hauek ditu oinarri:

MURRIZTU: baliabideen erabilera eraginkorra sustatzea (energia, ura…), eta kontsumo arduratsua, optimizazioaren bidez eta erabilera hori murriztuz.

BERRERABILI: produktuei ahalik eta probetxu handiena ateratzea, ingurunean ahalik eta gutxien eraginez eta, beraz, produktu horiek berriro erabiliz.

BIRZIKLATU: hondakinetatik lehengaiak ateratzea, berriro ere produkzio-zikloan txertatuz.

BERRESKURATU: hondakin bat sorburu ez duen beste prozesuan batean erabiltzea; adibidez, energia sortzeko erabiltzea.

BERREZI: birziklatzeak duen garrantzia sustatzea eta gai horren inguruan sentiberatzea herritarrak, informazioa emanez eta prozesu osoan parte harraraziz.

BERGIZARTERATU: 4. sektoreko erakundeekin eta ekimen bateratuetan elkarrekin jardutea, egoera okerrenean dauden pertsonei lan-munduan sartzen laguntzeko.

ZERBITZU NAGUSIAK

Gure jarduera zuzentzen duten aurreko printzipio horiek aplikatzeko, honako esparru hauetara bideratzen du bereziki bere jarduera GARBIKER enpresak:

  1. Bizkaian sortzen den errefusaren (edukiontzi grisa) tratamendua.
  2. Ontzi arinak edukiontzietan sartzea, biltzea eta sailkatzea (edukiontzi horia).
  3. Hondakin organikoen tratamendua (edukiontzi marroia).
  4. Berriro erabili daitezkeen hondakinen kudeaketa eta tratamendua (edukiontzi zuria)
  5. Tamaina handiko hondakinen kudeaketa eta tratamendua.
  6. Garbiguneen kudeaketa.
  7. Ingurumen-hezkuntzako ekintzak.
  8. Aholkularitza.
texto alternativo

KALITATEAREN KUDEAKETA

Garbikerrek Zerbitzuen Gutuna du Garbiguneetarako.

Garbiguneetako Zerbitzuen Gutuna agiri publiko batzuetan datza, eta, agiri horien bidez, hainbat xehetasun zehazten eta jakinarazten ditu GARBIKERREK: eskaintzen dituen zerbitzuak eta zer baldintzatan ematen dituen; zerbitzuak kalitate-estandar jakin batzuekin emateko ardurak eta konpromisoak; eta oro har herritarrek eta, zehazki, zerbitzuaren erabiltzaileek dituzten eskubideak, zerbitzu horiekin lotuta. Horrez gain, zerbitzu horiek berenganatzean zer erantzukizun hartzen diren eta parte hartzeko zer sistema dauden ere adierazten da, zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntza bermatzeko asmoz.

Ondoren, gure Garbiguneetako zerbitzuen gutuna kontsulta dezakezu, bai eta deskargatu ere.

Horrez gain, 2006. urtetik, ISO 14001 ziurtagiria du GARBIKERREK, ontzi arinen gaikako bilketa-zerbitzurako. 2018. urtean, sistema 14001:2015 araura egokitu da. ISO 14001 ziurtagiria Ingurumenaren Kudeaketako Sistemarako nazioarteko estandar boluntario bat da, eta ingurumena zaintzen eta kutsadura murrizten laguntzen du. Berorren bidez, hondakinen kudeaketa hobea lortzen dugu, bai eta ingurumen-istripuetarako arriskua murriztea eta berrikuntza sustatzea ere.

Ingurumena kudeaketako politika

KOKALEKUAK

Ondoren, Bizkaiko Lurralde Historikoan zehar Garbiker non dagoen kokatuta deskribatu da.

Enpresak bere zerbitzu korporatiboak Bilboko bulegoetan ditu kokatuta, honako helbidean, zehazki: Don Diego Lopez de Haroko Kale Nagusia, 44, 1. ezkerra. 48011 Bilbo

Zornotzako Boroa auzoan kokatuta dagoen industria-pabiloia; ontzi arinen gaikako bilketak planteatutako behar logistikoei aurre egiteko erosi zuen Garbikerrek. 5.192 m2-ko azalera du.

Arriagane industrialdea 8. 48340 Zornotza

Herritarren zerbitzura dauden azpiegiturak dira garbiguneak, herritarrek berorietan utz ditzaten berriro erabili, birziklatu edo energetikoki balorizatu daitezkeen hondakinak, gaika bilduta. Doako zerbitzua da.

Bizkaiak 23 garbigune ditu lurralde osoan banatuta. Hona hemen Bizkaiko Lurralde Historikoko Sareko garbiguneen zerrenda:

  • Amorebieta
  • Erandio
  • Mungia
  • Amoroto
  • Gautegiz-Arteaga
  • Muskiz
  • Bakio
  • Gernika
  • Orduña
  • Barakaldo
  • Getxo
  • Santurtzi
  • Basauri
  • Güeñes
  • Sestao
  • Bermeo
  • Igorre
  • Sopela
  • Derio
  • Karrantza
  • Zalla
  • Durango
  • Markina

BIZKAIKO KONPOSTEGIA

Hiri-hondakinen barnean organikoen gaikako bilketatik datozen biohondakinak abiapuntutzat hartuta konposta egiteko planta; biltegi handietako bosgarren edukiontzi pertsonalizatua (marroia) eta administrazioetako lorezaintzatik, profesionalengandik eta partikularrengandik datorrena erabiltzen da horretarako.

Ongarriaren osagarri modura erabil daitekeen konposta egiten da konpostegian.

Artigasko Ekoparkean dago (ARTIGABIDEA, Z/G , 48002 BILBAO), jada itxita eta zigilatuta dauden zabortegiko lurren gainean.

Bizkaiko hiri-hondakinen tratamendua (errefusa) Artigasko Ekoparkean egiten da, Bilboko udal-barrutian. Tratamendurako instalazioetatik nahiko urrun daude udalerri asko, eta zaborra haietara eramateak ingurumen-inpaktu eta kostu handia sortzen ditu.

Horregatik, transferentzia-plantak eratu ziren. Hondakinen tratamenduan, bitarteko azpiegiturak dira transferentzia-plantak: hiri-hondakinak trinkotzen dira planta horietan, bolumena murrizteko eta, horrela, tratamendu-plantetara berehala eta errazago garraiatzeko. Horrela, hiri-hondakinak biltzeko udal-kamioiek ez dituzte ibilbide luzeak egin behar, eta giza baliabideak eta baliabide mekanikoak optimizatzen dira horrela.

Bost transferentzia-planta ditu Garbikerrek, Berriatuan, Gernika-Lumon, Igorren, Durangon eta Zallan, zehazki.

BERRIATUAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 26.028 biztanle
  • Udalerriak:
    • Lea Ibarrako Mankomunitatea: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
    • Lea Artibaiko Mankomunitatea: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar
  • Kokapena. MERELUDI AUZOA, Z.G. – 48710 Berriatua.

DURANGOKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria:76.976 biztanle
  • Udalerriak:
    • Amorebieta-Etxano
    • Durango
    • Berriz
    • Durangoko Mankomunitatea: Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar
  • Kokapena. SAN ROKEBURU, 43. ZK. 48200 DURANGO.

IGORREKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 14.056 biztanle
  • Udalerriak:
    • Arratiako Mankomunitatea Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri
  • Kokapena. URKIZU, 72 BEHEA. 48140 IGORRE.

GERNIKAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 46.101 biztanle
  • Udalerriak:
    • Ajangiz
    • Bermeo
    • Busturia
    • Errigoiti
    • Forua
    • Gernika-Lumo
    • Morga
    • Mundaka
    • Busturialdea: Arratzu, Elantxobe, Gautegiz Arteaga, Ibarrengelu, Kortezubi, Mendata eta Muxika
    • Urdaibai: Ea, Ereño, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta
  • Kokapena. LUMOKO SAN PEDRO AUZOA, 21. 48300 GERNIKA.

ZALLAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 32.164 biztanle
  • Udalerriak:
    • Balmaseda
    • Enkarterriko Mankomunitatea: Artzentales, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Sopuerta,Trucios-Turtzioz eta Zalla
  • Kokapena. BASOAGA, 6. 48869 ZALLA

Artigasko Ekoparkean dago, eta 23.000 m2-ko planta bat da, Bizkaiko hiri-hondakinak tratatzen dituena. Hiri-hondakinen aurretiazko tratamendua egiten da planta honetan, zehazki, eta erabilera berezia du. Helburu nagusia birziklatzeko materiala berreskuratzea eta geldotzea da, eta, azken batean, aurrez tratatu gabeko hondakinik zabortegira bidera dadin saihestea.

Hiru pauso ematen dira prozesu honetan plantan: hondakinak hartzea, tratamendu mekanikoa, eta lehortzea edo umotzea.

Hiri-hondakinen tratamendurako sistema honi esker, zabortegira ez da bideratzen aurrez tratatu ez den hondakinik.

Urtean 180.000 tona hiri-hondakin (errefusa) tratatzeko diseinatuta dago planta.

ARTIGABIDEA, 3, 48002 BILBO

Hondakinen gainean euria egin izanaren ondorioz sortzen diren likidoei edo hondakinek eurek sortzen dituztenei lixibiatu deritze. Artigasko Ekoparkean, Garbikerren instalazio guztietan sortzen diren lixibiatuak tratatzeko planta bat dago. Urtean 350.000 metro kubiko tratatzeko gaitasuna du.

Arazketa biologiko batean oinarritzen den arazte-sistema baten bidez tratatzen dira lixibiatuak plantan, bakterio nitrifikatzaileen eta desnitrifikatzaileen bidez, zehazki (nitrifikazio-prozesua); likido horiek natura-ingurunera isuri baino lehen prozesatzen dira, beraz.

ARTIGABIDEA, S/N, 48002 BILBAO

Bi hondakindegi kontrolatu daude (Artigas eta Jata).

Sistemaren azken muturreko azpiegiturak dira hondakindegiak, eta TMB plantetan tratatutako udal-hondakinak eta birziklatze-kateko gainerako beste produktu batzuk, berreskuratze-katean sartu ezin izan direnak, biltzen dituzte.

Artigasko hondakindegiak 1,19M m³-ko gaitasun operatiboa du; horrez gain, 25 urteko balio-bizitza du 2017tik aurrera, aurreikuspenen arabera.

ARTIGABIDEA, Z/G, 48002 BILBO

Lemoizko udalerrian, Jatako hondakindegiak 250.000 m³-ko gaitasun operatiboa du. Gaur egun, erreserbako hondakindegi gisa ari da.

MARUTXAGAZ AUZOA, 30 BEHEA 2, 48112 LEMOIZ

PARTAIDETZAZKO ENPRESAK

Enlace externo

BZB

Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB) Garbikerrena eta Trienekens enpresa alemaniarrarena da, eta, 1999tik, Bizkaian gaika bildutako ontzi arinak bereizi eta sailkatzeaz arduratzen da.

Enlace externo

BERZIKLATU

2007an sortu zen azpiegitura hau, eta Ortuellan dago. Ingurumenaren ikuspegitik lehenera ekarritako ingurune batean kokatzen da planta, meategietako jardueretatik zetozen hondakinak isurtzen ziren ingurune batean eraiki baita. Birziklatze-planta hau sortzeko, zabortegi gisa erabiltzen zen ingurune bat leheneratu da.