GARBIGUNEEN SAREA

Garbigunea Etxeko Hondakinen eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da; DOAKOA da, eta herritarrek birziklatu, berrerabili edo balorizatu daitezkeen materialak eraman ditzakete hara.

Bizkaian, Garbikerrek kudeatutako 23 garbigune daude, eta Bilboko Udalak kudeatutako beste 4; guztira, 265.263 erabiltzaile izan zituzten 2017. urtean.

Zerbitzu horren bitartez, erraztasunak eman nahi zaizkio erabiltzaileari, etxeko hondakinak eta bestelako objektuak eramateko eta beroriek modu egokian berrerabiltzeko, honako helburu hauekin:

  • Hondakinen kontrolik gabeko isurketa saihestea.
  • Etxean sortutako eta garbigunean jasotzen diren hondakin arriskutsuak modu egokian kudeatzea.
  • Garbiguneetan utzitako hondakinen ingurumen-kudeaketa egokia sustatzea.
  • Baloriza daitezkeen materialen bereizketa egokia egitea.
  • Utzitako materialak eta objektuak berreskuratzea, berrerabiltzeko edo, hala badagokio, zuzenean birziklatzeko.

225.263

PERTSONA

Suposatzen dute

26.632

TONA HONDAKIN

Zein garbigunetan utzi behar ditut nire hondakinak?

* ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

  • IrekiaIrekia
  • ItxiaItxia

Baliozko kode bat sartu behar duzu

Hondakin bat aukeratu behar duzu

Udalerria:

Kokapena:

Ordutegia:

Egoera:

Eraginpeko zona:

Hondakinen tipologia:

ARAUDIA EZAGUTU

Honako hondakin hauek eraman daitezke Bizkaiko garbiguneetara:

Izaera orokorrekoak

  • Eraikuntzako eta eraispeneko harri- hondakinak (EEH) edo obra-hondakinak: adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak, etab. (uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik)
  • beste EEH batzuk: egurrak (parketa, oholtzak, markoak…), kristalak, plastikoak, etab.
  • EGURRA: armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak, paletak, etab. HONDAKIN HANDIAK: altzariak, lastairak, somierrak, etab.
  • PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
  • Metalak eta txatarra: berogailuak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak, etab.
  • Hondakin metaliko txikiak, hala nola zartaginak edo eltzeak.
  • TEEH handiak (Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak): 50 zentimetrotatik gorako dimentsioko hozkailuak, garbigailuak, ontzigarbigailuak, sukaldeko plakak, aire girotuko gailuak, etab.
  • TEEH txikiak (Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak): 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko xaflak, txigorgailuak, baskulak, labeak, mikrouhinak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
  • Informatiko eta telekomunikazioetako ekipamenduak: mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, periferikoak, mugikorrak eta 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko telekomunikazioetako elementuak.
  • PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
  • LOREZAINTZA: inausketen hondakinak, zuhaixkak, etab.
  • BERRERABILTZEKO OBJEKTUAK. BERRERABILTZEKO ETXOLETAN, oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxeko tresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak, etab.), tresna elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko produktuak, liburuak, etab. BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneek erabiltzaileek eramandako eta, haien egoera eta erabilera kontuan hartuta, oraindik beste erabilera bat emateko moduan dauden objektuak eta gauzak berrerabiltzeko gune bat izango dute.
  • Biltegiratzeko baldintza bereziak kontuan hartuta, HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK honako garbigune hauetan jasoko dira soilik: DERIO, DURANGO, GERNIKA, GUEÑES, IGORRE, KARRANTZA, MARKINA, MUNGIA ETA SANTURTZI.

Horrez gain, etxekoak bereziki:

  • Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak, uztaietatik edo zati metalikoetatik bereizita.
  • Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxietan),
  • automozioan erabilitako olioa (ontzi itxietan),
  • olio-iragazkiak
  • metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak oro har
  • mota guztietako pilak
  • fluoreszenteak
  • toner-kartutxoak
  • sakelako telefonoak
  • CDak, DVDak, bideo-zintak eta kaseteak
  • merkuriozko termometroak
  • plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak, etab.
  • Produktu fotokimikoak (erradiografiak, filmak eta argazki-papera, etab.)

Etxeko zenbait hondakin arriskutsu biltzeko baldintza bereziak behar direnez, BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE ETA MARKINAko garbiguneetan soilik jasoko dira: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, dekapatzaileak, trementina sintetikoa, koloregaiak, zuraren babesleak, aerosolak; horiek ontzi itxietan eramango dira.

GARBIGUNEEN ORDUTEGIAK:

BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneak

  • Astelehenetik larunbatera: 9:00etatik 13:25era, eta 15:30etik 18:00etara
  • Igandetan (erreferentziazko 9): 9:00etatik 15:00era.

Gainerako garbiguneak:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:25era, eta 15:30etik 18:00etara.
  • Larunbatetan: 9:00etatik 13:25era.

Bildutako hondakin guztiak hondakin bakoitzean espezializatutako eta baimendutako kudeatzaileen bidez tratatzen dira, ahalik eta gehien birziklatzeko.

GARBIGUNEEN ARAUDIA
HONDAKIN-ZERRENDA, GARBIGUNEKA
imagen