GARBIGUNE SAREAREN FUNTZIONAMENDU BERRIA

2018ko urritik aurrera, zenbait berritasun egongo dira Garbikerrek kudeatzen duen garbigune sarearen funtzionamenduan.

Berritasunek zenbait arlori eragingo diete:

  1. Ordutegia

    Herritarren beharrizanetara egokitzeko xedearekin, egunero (astelehenetik igandera) zabalik egongo den garbigune kopurua handitu da (bost garbigune zeuden, eta orain bederatzi daude). Garbiguneak honakoak dira: BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINA.

    Gainera, asteburuetan, jendearen arretarako ordutegia zabalagoa da orain; hona hemen:

    - Larunbatetan: 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.

    - Igandeetan (9, erreferentzia gisa): 09:00etatik 15:00era.

  2. Hondakin arriskutsuen bilketa eta berrerabilpenerako etxetxoa

    Bederatzi garbigune horietan, gainera, hondakin arriskutsuak bilduko dira. Horrenbestez, halako lau garbigune gehiago egongo dira orain: aukera hori udalerri gehiagok izango dute, eta hondakin mota gehiago onartuko dira.

    Honakoak dira hondakinak:

    - Hauen ontzi itxiak: margoak, bernizak, disolbatzaileak, itsasgarriak, desugertzaileak, agoarras sintetikoa, tindagaiak, egurrezko babesleak.

    - Aerosolak.

    Gainera, berrerabilpenerako etxetxoak gehituko dituzte, oraindik erabil daitezkeen gauzak bertan uzteko: altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxe-tresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, etab.), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko gauzak, liburuak, etab.

  3. Garbigune ibiltaria

    Jarduera-lerro honekin, asmoa da garbigunea udalerrietako zentrora “hurbiltzea” epe baterako, eta, horrela, hondakinak biltzeko zerbitzua emateaz gain, herritarrak sentsibilizatzea eta garbigunearen erabilera sustatzea.

    Zerbitzua urte osoan emango da, egunero. Dagokion ibilgailuak herriko zentroan ezarriko du garbigune ibiltariaren edukiontzia, eta, horren ondoan, aldez aurretik argibide-taula jarriko da udalerrian, garbigune ibiltariak onartzen dituen hondakinak biltzeko.

  4. Biltegiaren jarraipena egiteko eta hondakinak ateratzeko sistema

    Garbiguneetan egingo den beste aldaketa bat hondakinak sartzeko eta ateratzeko kontrolaren informatizazioa izango da. Horrela, enpresak herritarrek benetan dituzten beharrizanei erantzun ahalko die (hondakinak uzteari dagokionez), eta horien logistika nahiz kudeaketa optimizatuko da.

    Ildo horretatik, 2018ko otsailean proba pilotua egin zen, eta, horri esker, hausnarketa ahalbidetu duen informazioa bildu da; hain zuzen ere, horretan oinarritu dira ekimen hau zein abian jarriko diren beste batzuk.