GARBIGUNE MUGIKORRA

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. Bi edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Horrela, garbigune ibiltaria astebetez egongo da udalerri bakoitzean, astelehena eta ostirala bitartean; oro har, udalerriaren erdiko guneren batean jarriko da, ahalik eta pertsona gehienek eskuragarri izan dezaten.

ONARTUTAKO HONDAKINAK

Zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak ondoko koadroan daude jasota:

etxekotresna txikiak

Sukaldeko tresnak

etxeko olioa (ontzi itxian)

sakeleko telefonoak

kableak

pinturak eta disolbatzaileak

aerosolak

kutsatutako xurgatzaileak

tonerrak

tintazko kartutxoak

metalezko kapsulak

plastikozko kapsulak

pilak

CDak, dvdak eta kasseteak

erradiografiak

Egutegia

Garbigune ibiltariak hurrengo asteetan izango duen kokapena kontsultatu daiteke egutegi honetan:

g1 - garbigune móvil 1

g1 - Garbigune mugikorra 1

g2 - garbigune móvil 2

g2 - Garbigune mugikorra 2

Galeria