EDUKIONTZI URDINA

Papera eta kartoia botatzen dira edukiontzi honetara.

Beirarenarekin batera, gure udalerrietan denbora gehien daramana da.

Edukiontzi honetara botatako paperaren eta kartoiaren % 98 birziklatzen da; edukiontzi honetara botatzen denaren % 2 soilik da baztertzekoa.

Prozesua:

  • Berreskuratutako papera eta kartoia sailkatu egiten da.
  • Sailkatu ondoren, dagozkion birziklatze-plantetara bideratzen da; han, xehatu eta trinkotu egiten da, paperezko bala handitan bilduz.
  • Ondoren, produktu hori hidratatu egiten da, eta paperezko orea egiten da. Ore hori garbitu egiten da.
  • Lehortutakoan, lisatu egiten da, eta bobinatan biltzen da, paper-lantegietara eramateko.
  • Birziklatutako papera kaxa berriak, komuneko papera nahiz eraikuntzako materialetarako zakuak egiteko erabiltzen da.

5.501

PAPERA ETA KARTOIA EDUKIONTZI

34.758 

TONA PAPER ETA KARTOI

1

TONA PAPER-KARTOIA

2.250

TESTU LIBURU

Zer bota edukiontzi urdinera

BAI EZ

PAPERA: aldizkariak, egunkariak, paperezko poltsak, eskolako oharrak, oparitarako paperak.

KARTOIA: arrautzontziak, kaxak, bilkariak, bilgarriak.

Tetrabrikak, paper metalizatuak edo plastifikatuak, olioz edo koipez zikindutakoak, pixoihalak, aluminiozko papera, plastikozko poltsak.