EDUKIONTZI GORRIA

Pilak eta bateriak biltzen dira edukiontzi honetan.

Pilek eta bateriek sortutako hondakinak behar bezala tratatzen ez badira, ingurumenean kalte izugarriak eragin ditzakete. Arrisku handienetako bat pilen eta metagailuen metal pisutsuak dira: merkurioa, kadmioa edo beruna. Metal horiek kontrolik gabe isurtzen badira, euri-urak lur azpiko uretara edo ibaietara eta itsasora eraman ditzake, eta elikagai-katera irits daitezke.

Kalean ezarritako edukiontzien bitartez egiten da bilketa, bai eta Garbiguneetan eta saltoki askotan nahiz etxeko tresna elektrikoen dendetan; horietan guztietan biltzen dira hondakin hauek, ondoren tratatzeko.

2.431

PUNTU PILAK ETA BATERIAK BILTZEKO

40

TONA PILA ETA BATERIA

1

PILA KUTSA DITZAKE

600.000

LITRO UR

Pilak birziklatzeko prozesua konplexua da, eta pila motaren araberakoa.

  • Merkuriozko pilak (botoi-pilak) berokuntza-prozesu baten bidez birziklatzen dira. Merkurio-gasak kondentsatuz erauzten da merkurioa.
  • Pila arrunten kasuan, bibraziozko galbahe batean sartzen dira, eta urarekin garbitzen dira, metal ferrikoak eta bestelakoak, plastikoa, papera eta hautsa bereizteko. Pila-hautsetik hainbat osagai ateratzen eta berreskuratzen dira, hala nola zinka, manganesoa eta gatzezko pilen beste metal batzuk. Horiek erauzi ondoren, zabortegi kontrolatuetan lurperatzen dira.

Zer bota pilen edukiontzira

BAI EZ
Berunezko pilak, Ni/Cd pilak, Ni-Mh pilak, litiozko pilak, ioi litiozko pilak, gatzezko pilak, pila alkalinoak eta botoi-pilak. Pilak ez diren bestelako gauzak.