BERRERABILTZEKO PRODUKTUEN EDUKIONTZIA

Edukiontzi zuria da, eta ehungintzako produktuak (arropa, zapatak eta osagarriak), jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxeko tresna elektriko txikiak sar daitezke edukiontzi honetan.

Edukiontzi honen helburua hondakinen sorrera murriztea eta materialen bizitza erabilgarria luzatzea da, bai eta edukiontzian utzitako produktuen berrerabilera sustatzea ere, bigarren bizitza baliagarri bat izan dezaten. Zerbitzu hori Koopera Sare Sozialarekin lankidetzan garatzen dugu, eta bazterketa jasateko arriskua duten pertsonen inklusio aktiboa bultzatzen dugu.

408

BERRERABILTZEKO EDUKIONTZI

4.147

TONA BERRERABILTZEKO MATERIAL

80

LANPOSTU ZUZEN

10

BERRERABILTZEKO ERROPA-DENDA

Prozesua: ondoren, Bizkaiko edukiontzi zurietan utzitako produktuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko ematen diren urratsak deskribatzen ditugu, laburki:

  1. Kooperak egiten du udalerrietako bilketa, eta Kooperak Mungian duen berrerabiltzeko tratamendu-plantara eramaten dituzte.
  2. Lehenik, berrerabil daitekeen materiala sailkatzen da, hau da, egoera onean dauden produktuak edo birzikla daitezkeenak.
  3. Berrerabil daitezkeen produktuen kasuan, bigarren sailkapen bat egiten da, produktu motaren arabera; ondoren, garbitu egiten dira, eta Koopera Store bigarren eskuko dendetan salgai jartzen dira, prezio merkean. Horrez gain, dohaintzak ere egiten dira, premia handien dutenei zuzendutakoak.
  4. Birzikla daitezkeen produktuen kasuan, sailkatu egiten dira, industriako lehengai gisa materialki balorizatzeko edo, hala badagokio, eta, azken aukera gisa, balorizazio energetikora zuzentzeko.

HONDAKIN BAKOITZA, DAGOKION EDUKIONTZIRA

BERRERABILTZEKO EDUKIONTZIA

Ehungintzako produktuak (jantziak, zapatak eta osagarriak), bazarra, jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxeko tresna elektriko txikiak.

Arropa

Zapatak eta osagarriak

Jostailuak

Liburuak

Mugikorrak, tabletak eta beste gailu elektroniko txiki batzuk

Etxetresna elektriko txikiak (plantxa, irabiagailua, etab.)

EDUKIONTZI HONETARA EZ BOTA...

  • Edozein motatako ontziak

  • Ontziteria, beirateria eta mahai-tresnak

  • Biberoiak

  • Zeramika

  • Txilibituak eta erabilera pertsonaleko beste gauza batzuk

  • Bonbillak