ARTIGASKO IKASGELA

Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroa da. Sentiberatzeko ekintzak egiten dira zentroan, ikastetxeei nahiz, oro har, erakundeei, elkarteei eta herritarrei zuzendutakoak. Parte hartzen duten enpresak

Bizkaian sortutako hondakinen prebentziorako nahiz hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko prozesu guztien inguruan herritarrak sentiberatzea eta informatzea du xede zentroak.

Bisitatzeko, hitzordua eska dezakete hala nahi duten herritarrek.

KOKAPENA: ARTIGABIDEA, Z/G, 48002 BILBO

124

BISITA

Suposatzen dute

4.000

SENTSIBILIZATUTAKO PERTSONA

Artigasko ikasgela

Etor zaitez, eta ikusi zer dibertigarria den birziklatzea!

HAINBAT EKINTZA GARATZEN DITU ZENTROAK:

Edozein pertsona joan daiteke bisitan, baina, azalpenei probetxu handiagoa ateratzeko, bisitariek gutxienez 8 urte izatea gomendatzen da.

Talde bakoitzaren ezaugarrien eta baldintzen arabera egokitzen da bisiten iraupena, eta bi ordu eta erditik hiru ordu eta erdira bitarteko iraupena izaten dute.

Hauek dira bisitaren mugarri nagusiak:

  1. Hondakinen inguruko arazoak eta urrezko hiru arau nagusiak (murriztu, birziklatu eta berrerabili) ezagutaraztea.
  2. Hondakinek objektu baliagarri berri bat lortzeko bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte jarraitzen duten birziklatze-prozesuak azaltzea (ekonomia zirkularra).
  3. Errefusaren tratamendua azaltzea: eta TMB plantako tratamendua, Zabalgarbi eta Artigasko biltegia.
  4. Ondorioak ateratzea taldean.
  5. Jolasa Lehen Hezkuntzako ikasleekin, eta hamaiketakoan sortutako hondakinak aztertzeko dinamika.
  6. Udako hilabeteetan, programa ludiko bat eskaintzen da, jolas eta dinamika gehiagorekin.

BKrako bisita hamabi urtetik gorako pertsonei edo taldeei zuzentzen zaie (Bigarren Hezkuntzatik aurrera). Gutxi gorabehera, hiru ordu laurdeneko iraupena du, eta zentrora egindako bisitaren bisita osagarri moduan egiten da.

Horrela, bertatik bertara azaltzen zaie konpostatzeko prozesua: pilen karakterizazioa, xehatzea, eratzea, hartzitzea eta umotzea, bahea, analisia eta amaitutako produktuaren irteerak.

Unibertsitateko ikasleekin egin ohi da bisita, eta ordubeteko iraupena izaten du.

Planta honetan, errefusaren edukiontzira botatako zaborraren tratamendu mekanikoa eta biologikoa azaltzen da. Segurtasun-arrazoiak direla eta, ikasgela batean egiten da bisita, eta, bukaeran, kontrol-aretora joaten dira, prozesuaren zati bat bertatik bertara ikusteko.

INSTALAZIOAK

50 pertsona sartzen dira, eta aurkezpenak, prestakuntza-ekintzak, topaketa teknikoak, etab. hartzen ditu.

Dekorazioak hondakinen barnean sartzen gaitu. Bideo batean, arazo honen dimentsioa ikus daiteke, bai eta berori kudeatzeko ahalegina ere. Proiekzioa amaitzean, sabai mugikorra jendearen gainera dator: hondakinen pisua. Hondakinak murriztearen eta kontsumo arduratsuaren garrantzia azpimarratzen da.

Lantegi bat balitz bezala apainduta dago, eta, maketa dinamikoen bitartez, hondakin motekin egiten diren prozesuak azaltzen dira, hondakin horiek bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte. Arrabol bakoitzak hondakin mota bat hartzen du.

Taula batek 23 hondakin erakusten dizkigu ezkerrean. Eta, eskuinean, horien edukiontziak izan daitezkeenak daude. Hondakin bakoitza dagokion edukiontziarekin lotu behar dugu.

Kanpoan, puntu garbi bat dago irudikatuta. Hondakin bat hautatzean, ikasgelaren barneko dekorazioan dagokion atala argiztatzen da. Hondakina dagokion edukiontziarekin ondo lotzen badugu, soinu bat entzungo dugu, eta puntu garbiko edukiontziak animazio batekin adieraziko digu esker ona.

Film bat ikustean, efektu berezien bitartez, hondakin baten zikloaren jarraipena egingo da, berori objektu berri bihurtu arte.

Galeria

2018/09/24

Ategorri IES BHI

2018/09/24

Ategorri IES BHI

2018/05/30

CEIP URRETA HLHI GALDAKAO

2018/05/30

CEIP URRETA HLHI GALDAKAO