AURREIKUSI

  • Kontuan izan erosten duzun guztiak, lehenago edo beranduago, hondakin bat sortuko duela. Pentsatu erosi behar duzun hori benetan behar duzun edo ez.
  • Arrandegian, eskatu produktua zure ontzian sartzeko; papera eta plastikoa aurreztuko dituzu.
  • Eraman beti zurekin poltsa berrerabilgarri bat. Plastiko gutxiago erabiliko dituzu.
  • Erosketa-orga eramaten baduzu, bilgarri gutxiago kontsumituko dituzu.
  • Ahal duzun guztietan, saihestu “erabili eta botatzeko” produktuak. Erosi frutak eta barazkiak ontziratu gabe.
  • Eskatu zure fakturak posta elektronikoz bidal diezazkizuten, uko egin paperari.
  • Erosi produktuak soltean. Eskaintza gero eta handiagoa da: lekaleak, laboreak… baita garbigarriak ere.
  • “Familia-neurriko” produktuak erosten badituzu, dirua aurreztuko duzu, eta hondakin gutxiago sortuko dituzu.
  • Garbitzeko produktuek hondakin asko sortzen dituzte urtean zehar; horregatik, aukeratu produktu kontzentratuak eta berriz karga edo bete daitezkeenak, edo ekoitzi garbitzeko zure produktu naturalak, gai kimikorik gabeak.

BERRERABILI

  • Erabili kalean ikusiko dituzun edukiontzi zuriak, produktuak berrerabiltzeko direnak.
  • Koopera erakundeko bigarren eskuko dendetan erostea oso interesgarria da; behar duzuna merkeago aurkituko duzu.
  • Eman Caritas, Emaus edo Koopera erakundeei jada behar ez dituzun gauzak, altzariak, arropak, osagarriak… Norbaitek beharko ditu.
  • Brik hori tomatea edo saldak izozteko baliagarri zaizu.
  • Gaileten eta zapaten kaxak etxean gauzak gordetzeko eta antolatzeko balio dute. Ez itzazu bota.

BIRZIKLATU

  • Sortzen duzun hondakin bakoitzerako berariazko edukiontzia duzu. Erabil itzazu.
  • Garbiguneak eta Bilbogarbiak zure eskura daude; eraman horietara zure hondakinak. Birziklatzea ziurtatuta dago!
  • Ez eman zure hondakinak garbiguneetako ateetan dauden pertsonei. Horrela ez da hondakin horien birziklatzea bermatzen.
  • Birziklatu sukaldeko olioa. Harraskatik botatzen baduzu, ura kutsatzeaz gain, hodiak buxatuko dituzu.
  • Ontzi guztiak birziklatu egin daitezke, ez bota zaborretara.
  • Sukaldean birziklatzeko dituzun ontziek toki asko kentzen badizute, erabili berbera beira eta ontziak botatzeko, eta atera egunero.
  • Birziklatu biohondakina arreta handiz; gaizki egiten baduzu, zure edukiontzi marroia erabiltzen duten gainerako familiak kaltetzen dituzu.
  • Erabili edukiontzi berdea botilak, potoak eta flaskoak soilik botatzekok.