Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Harris belatzaren eremua

Kaioak uxatzeko, falkoneria erabiltzen da. Falkoneria deritzo belatzekin ehizan aritzeko arteari.

Metodo horretan, hegazti harrapariak erabiltzen dira ukitutako guneetan, hegaztiok arriskutsu izan baitaitezke kaioentzat. Hegaztiok ikusitakoan, kaioek alde egiten dute.

Zabortegian, etengabeko hegaldiak egin behar ditu belatzak, kaioak behin betiko uxatzeko.

Jatako zabortegian, Harris belatzaren eme bat hezi da (Parabuteo unicinctus superior). Haren pisua, gutxi gorabehera, 750 eta 810 gramo artekoa da (ehizako pisua).

Harris belatza

Harris belatza (Parabuteo unicinctus).

Ameriketan du jatorria. Estatu Batuetan eta Argentinan aurki daiteke, batik bat, Erdi Amerikan eta basamortuko guneetan. Ehizako hegazti gehienekin gertatzen den bezala, arra emea baino txikiagoa da. Moko bikainak ditu, mokokada mingarriak egin ahal izateko.

Hegazti gizartekoia da eta, ondorenez, bikoteak edo talde txikiak erabil daitezke ehizan aritzeko. Gainera, beste harrapari batzuk baino azkarragoa da.

Harris belatzaren trebetasuna da, alegia, ehizakiaren zain egotea. Behin ehizakia kokatu eta gero, hegaldia hasten da, gainbehera luzean. Bitarte horretan, hegaztiak ia­ia ez ditu hegalak mugitzen; planeatu besterik ez du egiten.

Harraparia mantsotu, hezi eta, ondoren, ehizan erabili ahal izateko, enpresa espezializatuak lan egin du, enpresa horrek halako animaliak trebatzen eskarmentu luzea baitu (Euskal-Falcon, S.L., inigo.zuberogoitia@wanadoo.es).

Garbiker­ek, beraz, metodo hori erabili du, Jatako zabortegitik (Lemoiz) kaioak uxatzeko. Metodo horrek ez dakar arriskurik; arriskua ekarriko luke, ordea, kaioen kopurua kontrolik gabe urritzeak. Egin­eginean ere, Garbiker­en metodoa erabilgarria da, uxatzea delako haren oinarri.
Belatza izate hutsa nahikoa da, kaioek zabortegira hurbiltzeko arriskua har ez dezaten eta naturako elikagaietara berriro jo dezaten.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS