Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Jatan, 5.500 kaio egunero

Jatako zabortegiaren inguruan (Lemoiz), gutxi gorabehera, 5.500 kaio ibiltzen ziren, elikatzeko ziklo biologikoen arabera.

Udaberrian eta udan, kaio hanka horiduna (Larus cachinnans) zen zabortegian gehien agertzen zena.

Kaio hanka horiduna (Larus cachinnans)

Mediterranioan eta Bizkaiko Itsasoko arlo zehatz batzuetan, horixe da handiena eta arruntena. 55 eta 61 zm. arteko luzera du. Arra emea baino askoz handiagoa da. Kaioaren burua, lepoa, buztana eta beheko aldeak zuriak dira. Mokoa, berriz, horia da, eta orban gorria du, beheko barailaren angeluan. Ankak ere horiak ditu.

Hegaldi sendoak egiten ditu, eta altuera guztietara egokitzen da, uretan nahiz lehorrean. Barruko aldeetan ikus daiteke, itsasotik hainbat kilometrotara, zabortegietan eta lugintzako soroetan elikagaia bilatzeko.

Orojalea  da eta edozein animalia harrapa dezake: hegaztiak, ugaztunak, bai eta moluskuak ere. Ez du zalantzarik egiten, arratoi, sagu eta untxiei eraso egiteko. Halako kaioek kolonia osatzen dutenean, oso zaila da bestelako hegaztiak bertan izatea, kaioen zaletasuna baita arraultzak eta oiloak harrapatzea, baita espezie berekoak direnean ere.

Kostalde guztietan ugaltzen da eta, zenbait tokitan, kaltegarri izan daiteke eraikin eta monumentuentzat, gorozkiak uzten dituelako bertan.

Ingurunea: Harrizko uhartetxoak eta itsaslabarrak.

Udazkenean eta neguan, kaio hanka horidunarekin batera, kaio ilun (Larus fuscus) asko ibiltzen zen. Kaio iluna, izatez, kaio hanka horidunaren azpiespeziea da.

Kaio hanka horiduna

Kaio hanka horiduna

Kaio iluna (Larus fuscus).

Kaio iluna hondartzetako pirata da. Horrez gain, sarraskijalea denez gero, arrantzako ontzien atzetik ibiltzen da, hondakin bila. Sarritan ikus daiteke portuetan eta hondakindegietan. Gutxi gorabehera, 55 zm.-ko luzera du. Arra emea baino handiagoa da.

Udaren azken aldera, kaio hori ikus daiteke Bizkaiko Itsasoko kostaldean, batez ere, ekaitz­egunetan. Geroago, ibiltarien kopurua handitu egiten da, eta horietatik asko kostaldean, ibaietan, estuarioetan eta abarrokoetan barraiatzen dira, gune horietan negua igarotzeko.

Kaio ilunaren bizkarraldea grisaska da, eta mokoa beste kaio batzuena baino ahulagoa da. Kaio ilunaren elikagaiak dira, besteak beste, sarraskiak eta zaborra; arrainak, moluskuak, zizareak, intsektuak, arratoiak, saguak, hegaztiak eta arraultzak; bai eta algak eta haziak ere.

Ingurunea: Itsasoak, kostaldeak eta estuarioak.

Kaio iluna

Kaio iluna

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS