Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Hondakin-janaria eta nahaste biologikoa

Animalien espezie batzuek hondakinak aprobetxatzen dituzte. Guk sortzen dugun zaborra elikagai baliotsua da hegazti sarraskijale batzuentzat (bele, zuhandor, kaio eta abarrekoentzat), eta Bizkaian asko daude halakoak.

Falkoniaren artea kaioak uxatzen ditu ZABORTEGItik

Falkoniaren artea kaioak uxatzen ditu ZABORTEGItik

Espezie batzuen elikagaia, beraz, zaborra da. Espezie horiekin, bi talde hauek osa daitezke:

  1. Lurraldeko espezieak. Espezie horiek euren lurraldea babesten dute, espezie bereko beste aleen aurka. Horregatik, espezie horien ale­kopurua mugatua da beti. Halako espeziekin ez dago inolako arazorik, euren kopurua urria baita.
  2. Lurraldekoak ez diren espezieak edo espezie taldekoiak. Espezie bereko beste aleekin eta beste espezietako aleekin ere, arazorik gabe bizi dira. Horixe da, hain zuzen ere, kaio eta beleen kasua.

    Espezie horietako aleen kopurua gero eta handiagoa da, batik bat, harraparien kopurua urria delako. Ingurumenaren ikusmiratik, horrek arazoak sortzen ditu.

    Halako espezieen ugaritzeak nahaste biologikoak sortaraz ditzake, hurbileko espezieengan, bai eta gizakiarengan ere.

    Kaioen dietan %70-a hodakinez osatua dago

Kaioen dietan %70-a hodakinez osatua dago

Hiriko Hondakin Solidoen zabortegietan, beraz, kaioak ibiltzen dira. Kaioen arazo hori oso­osoko eta ekologikoa da, eta zabortegietan elikagaia pilatzeagatik gertatzen da (Joan Carles Senar jauna, Bartzelonako Zoologia Museoko ikertzaile eta kaioen inguruko zenbait ikerketaren egile). Kaioen dietatik, %70 hondakinak dira.

Gero eta kaio gehiago izateak desordena biologikoa ekar dezake. Gehikuntza hori ezabatzeko, nahitaezkoa da arazoari erro­errotik heltzea. Kasu horretan, arazoaren muina da kaioek zabortegietan elikagaia bilatu ahal izatea.

Helburua da kaioen elikagaiak, berriz ere, naturako baliabideak izatea, hala izan baita historian zehar.

Kaioek enbarazu handiak egiten dituzte, zabortegia egunero­egunero kudeatzen denean (zarata, gorozkiak, makina trinkotzaileetatik hurbil izatea, paisaian eragina sortaraztea). Horien guztien ondorioz, komeni da kaioak zabortegietatik uxatzea.

Gainera, hurbileko aireportuetan ere, kaioek arazoak sortzen dituzte, hegazkinak aireratu behar direnean edota hezgakinek lurra hartu behar dutenean.

kaioa

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS