Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Toner

Faxak, fotokopiagailuak eta inprimagailuak erabiltzean hondakin mota berri sortzen da: toner-kartutxoen hondakina. Kartutxoa plastiko gogorrezko karkasa bat da, eta barruan zenbait mekanismo dauzka: pinoiak, danbor fotosentikorra, etab.

Zer lortuko dut toner-kartutxoak berziklatzen baditut?

  • Energia asko aurreztu: hogei litro petrolio puru behar dira karkasa berri bat egiteko.
  • Kutsadura murriztuko dut.
  • Hondakin gutxiago bidaliko dut hondakindegi kontrolatura.

Nola birziklatzen da toner-kartutxoa?

Hondakina Garbigunean hartu ondoren, enpresa batera eramaten da. Bertan, desmuntatu, garbitu eta toner hondarrak ateratzen dira. Karkasa ondo badago, berriro betetzen da.

Bestela, kudeatzaile bati bidaltzen zaio. Hor osagaien egoera aztertzen da, tonerra berriro betetzen da (edo jatorrizkoaren antzeko batez ordezkatzen da) eta kartutxoa muntatzen da.

Kartutxo batzuetan, toner biltokiaz gain, danbor foto-eramale bat dute. Metalezko pieza bat da hori, eta ez du substantzia kutsagarririk barruan. Beraz, danborra kentzea prozesu mekaniko hutsa da. Berriro erabil daiteke, edo ordezkatu.

tonerra

 

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS