Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Sakelako telefonoak

Erabileratik kanpo dauden sakelako telefonoek hondakin berriak sortzen dituzte. Hondakinok, funtsean, hiru ataletan banatzen dira:

  • Terminalak: karkasak, displayak, zirkuitu-plakak, osagai elektrikoak. Balorizagarria: %80.
  • Bateriak: Nikel-Kadmiozkoak, Nikel-Hidruro metalezkoak eta ioi-litiozkoak. Balorizagarria: %36-96 bitartean.
  • Aldagailuak: Kargadorea/Transformadorea, oinarria, teklatua, antena, etab. Balorizagarria: %96.

Zer lortzen dut sakelako telefonoak berziklatuz gero?

  • Industriarako lehengaiak eskuratzen dira, eta horrek esan nahi du baliabide naturalak aurrezten direla.
  • Gutxiago kutsatzen da. Batik bat, kontuan hartu behar da ezen bateriak eta pilak hagitz kutsakorrak direla.
  • Energia aurrezten da.

Nola birziklatzen dira sakelako telefonoak?

Enpresa batera bidaltzen dira eta han kutsagarriak izan daitezkeen gaiak kentzen dizkiete, hau da, kristal likidozko displayak eta bateriak banatu eta hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati ematen zaizkio. Metalezko zatikia eta metal preziatuak xehatze-prozesu fisiko baten bidez berreskura daitezke. Halaber, plastikoak ere banatzen dira, ondorik erabili ahal izateko.

Sakelako telefonoak

2008ko irailaren 1ean, Garbikerren eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen (TEEH) sistema integratuen erakunde kudeatzaileen (KSI) arteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zan, Garbikerrek kudeatutako Garbiguneetan ?telefono mugikorrak? hondakinak batzeko baldintzak arautzeko asmoz, zezeilaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuak zehazten dauen moduan.

Honeek dira erakunde kudeatzaileak:
* ECOTIC Fundazinoa
* ECOFIMÁTICA Fundazinoa
* TRAGAMOVIL Fundazinoa
* ECOASIMELEC Fundazinoa

logo ecotic     logo ecofimatica     logo tragamovil   logo ecoasimelec

*  ECOTIC                  *  ECOFIMÁTICA           * TRAGAMOVIL              * ECOASIMELEC

 

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS