Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Beira

Beira erreziklatzeagatik, zer lortzen dut nik?

  • Energiaren kontsumoa asko gutxituko da, nire laguntzari esker. Adibidez, botila bat erreziklatzean, energia aurrezten da; bada, energia horrekin, 100 watioko bonbila piztuta egon daiteke, 4 ordutan zehar.
  • Zabortegira eramandako hondakinen kopurua gutxitzen dut. 3.000 botila erreziklatuz gero, 1.000 kg. zabor gutxiago sortzen da.
  • Atmosferako kutsadura %20 urri dadin laguntzen dut.
  • Ur­kontsumoa asko aurreztu dadin errazten dut.
  • Naturaren baliabideak babesten ditut. Esate baterako, 3.000 botila erreziklatuz gero, tona bat lehengai aurrezten da. Gainera, tona bat beira berreskuratuz gero, 135 litro petrolio eta 1,2 tona sosa eta kararri aurrezten dira.
  • Kontrolik gabeko isurketak ugaritzea saihesten dut.

Zelan erreziklatzen da beira?

Beiraren %100 errezikla daiteke.  

Beirazko botilak edukiontzi orlegian sartu eta gero, horiek enpresara eramaten dira eta, bertan, garbitu eta txikitu egiten dira, lehengaia lortzeko. Lehengai horri kaltzin deritzo. Kaltzin izeneko hori harearekin, kararriarekin, sosarekin eta abarrekoekin nahasitakoan, nahaste hori urtu eta moldean sartzen da. Horrela, ontzi berria lortzen dugu.

Beira

Beira ECOVIDRIO Kudeaketarako Sistema Integratuak batzen dau, eta enpresa hori arduratzen da ontzi mueta hori berzikleteaz.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS