Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Orioak: Etxekoak, karterrekoak

Ezkaratzean erabilitako orioak harraskatik bota ezkero, urak ikaragarri kutsatzen dira.

Automobiletan erabilitako orioak oso-oso kaltegarriak dira ingurumenerako, metal astunak daukiezalako.

Orio-mueta biak garbiguneetan eta baimendutako zentroetan batzen dira, eta, ostean, berziklategira eroaten dira.

Zer jadesten dot orioak birziklatuta?

Ez dabe kutsatzen.

* Lurrean edo estolda batean edozelan isuritako orioak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzen ditu. Horrezaz gainera, ibaietara heldu leiteke.
* Gogoan euki behar dogu orio-litro bakar batek bost ugerleku olinpikotako ura kutsatu daikeala.
* Produktuok industrian bertan berrerabilten ditue.
* Ezkaratzeko orioak (landara-orioak) garbitzeko eta margotzeko produktuak egin leitekez, bai eta elikagarriak be.
* Ezkaratzean erabilitako orioen bidez, biodiesela izeneko bioerregaia sortzen da. Izan be, etorkizuneko industrietako bat da biomasako hondakinetan oinarrituta energia sortzea.

Zelan berzikletan dira orioak?

Ezkaratzeko orioa enpresa espezializatura eroaten da. Bertan, orioko solidoak eta ura banatzen dira. Gero, produktuak ekoizteko erabilten da.
Autoetako orioa berziklategira eroaten da. Bertan, orioko solidoak, metal astunak eta ura banatzen dira. Gero, industrian berrerabilten da.

Olio erabiliak

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS