Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratazio eremua
Eskaintzak aurkezteko epea

Eskaintzak Aurkezteko Epea

Eskaintzak asteko 7 egunetan 24 orduetan zehar aurkez daitezke; eskaintzak aurkezteko data eta ordua Garbikeren Erregistro Elektronikoan emandako frogagirian azaldutakoa izango da eta eskaintzen harrera amaitzeko unearekin bat etorriko da.

Eskaintzak bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzeko orduan, une bakarrean oso-osorik edo bi fasetan egin daiteke. Bigarren kasuan, lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa transmitituko da eta hartzen denean, ondorio guztietarako aurkeztutzat joko da. Gero, berez eskaintza bidaliko da gehienez 24 orduko epean. Adierazi epean bigarren bidalketa egiten ez bada, eskaintzari uko egin zaiola ulertuko da.

Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, bere tamainaren ondorioz transmititzean zailtasunak, sarearekiko konexioen arazoak, etab. egongo direla uste delako, eskaintzaren marka digitala (hash) horren aurkezpen epea amaitu baino lehen bidaliko beharko da. Hala eta guztiz ere, 24 orduko epea izango da eskaintza bidaltzez amaitzeko.

Enpresa lizitatzaileak sinatu ostean, eskaintza bakoitzaren marka digitalari esker, enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik edukia ez dela aldatu egiazta daiteke.

Fitxategia kaltetuta dagoelako ezin badaiteke eskaintzaren edukia lor, lizitatzailearen makinan automatikoki sortutako tokiko kopiarantz jo daiteke eta eskaintzaren marka digitala kontratazio organoak duenarekin bat datorrela egiaztatuko da.

Ulertuta

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS