Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratazio eremua
Aldundiak garbiguneak informatizatzeko proba...

Aldundiak garbiguneak informatizatzeko proba pilotu bat abiarazi du beren zerbitzuak hobetzen lagunduko duten datuak lortzeko

2018(e)ko urtarrilaren 24(a)

Esperientzia pilotu hori hiru hilabetez egingo da Durango, Getxo, Markina, Mungia eta Santurtziko instalazioetan. Datuak biltze aldera web plataforma bati konektatutako gailu elektronikoen erabileran oinarritutako esperientzia pilotua da. Proba honekin honako hauei buruzko informazioa jaso nahi da: erabiltzaile mota; sartzeko ordutegiak eta erabileraren maiztasuna; jasotako hondakin kopurua eta zer motatakoak diren. Horrenbestez, garbiguneak zuzentzeko araudia egokia den egiaztatuko da eta instalazio horietan ematen den zerbitzua hobetzen lagunduko duten informazioa eskuratuko.

Elena Unzueta eta Garbiker sozietatearen gerentea, gailu elektronikoak erakusten

Bizkaiko Foru Aldundiak garbiguneak informatizatzeko proba pilotu bat abiarazi du urtarrilean instalazio horiek emandako zerbitzua hobetzeko helburu nagusiarekin. Proba hori hiru hilabetez luzatuko da, astelehenetik igandera, Durango, Getxo, Markina, Mungia eta Santurtziko garbiguneetan web plataforma bati konektatutako gailu elektroniko baten laguntzarekin; hala, puntu garbi horietako langileek erabiltzaileei eta bertan utzitako hondakinei buruzko datuak jasoko dituzte.

"1997an Basaurin lehenengo garbigunea martxan jarri zenetik, garbiguneek izandako bilakaerak eta hazkundeak egungoak eguneratuko dituzten kudeaketa neurri gehiago ezartzeko beharra sortu dute, eta 23 garbigune horien egungo beharrei hobeto egokitzen dira. Herritarren zerbitzuan gaude, eta, beraz, ahalik eta ahalegin handiena egin behar dugu eskaintzen ditugun zerbitzuek kalitate altuko estandar egokituak izateko. Horrek berekin dakar, batetik, teknologia berriak prozesuetan sartzea eta, bestetik, egiteko modu berriak ezartzea" azaldu du Elena Unzuetak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Garbiker foru aldundiko enpresa publikoak garatutako proba pilotu hau aurkezteko jendaurrean egindako agerraldian.

Ekimen honek hiru arreta gune ditu: erabiltzaileak, hondakinak eta Bizkaiko puntu garbien funtzionamenduaren araudia. Izan ere, honako hauek dira berehalako helburuak:

* bertara sartzen diren erabiltzaile-motari eta beren kolektiboei buruzko informazio jasotzea; hala, instalazio horien publiko objektiboarekin bat datorren egiaztatu ahalko da.

* Sartzeko ordutegi ohikoena eta garbiguneen erabileraren maiztasuna finkatzea emandako zerbitzua benetako eskariarekin bat datorren zehazteko.

* Jasotako hondakinen sarrera kontrolatzea.

* Instalazioetara eramaten den hondakin motaren berehalako erregistroa izatea; horrenbestez, gaur egun onartzen diren hondakinen zerrenda zabaltzea beharrezkoa den jakin ahalko zen.

* Araudia gaur egungo egoeran egokia den egiaztatzea.

Proba pilotu hau abian jarrita, garbiguneetako langileek bertara sartzen direnei instalazioan zer hondakin mota utziko duten galdetuko diete eta NAN txartela ere eskatuko, garbigunea erabiliko dutenak identifikatzeko asmoz. Gainera, puntu garbietako langileek garbiguneetako irteerak ere erregistratuko dituzte.

Hiru hilabete hauetan batutako informazioarekin, sistema hori gure lurraldeko garbigune-sareko gainerako puntuetara zabaltzeko aukera aztertuko da; horrekin batera, zerbitzua hobetzeko aplikatu beharreko hobekuntzak zehaztuko dira, hori baita esperientzia pilotu honen azken helburua.

Ulertuta

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS