Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratazio eremua
beira birziklatzea eta umeen pobreziaren aurka...

2017(E)KO ABENDUAREN 14(A) 
Bizkaiko Foru Aldundiak beira birziklatzea eta umeen pobreziaren aurka borrokatzea sustatzen duen ekimenean parte hartzen du

IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALAKO SAILA (2017(e)ko abenduaren 14(a)


Erronka solidario honi gaur eman zaio hasiera beirazko botilez eraikita dagoen 10 metroko altuerako Gabonetako arbola baten instalazioarekin. Helburua hondakin honen 2.800 tona biltzea eta Save the Children erakundeari Bizkaian umeen pobreziaren aurkako proiektuak garatzeko 3.000 euro ematea da.

Ekimenaren bultzatzaileak, beirazko botilez eraikitako zuhaitzaren ondoan

Bizkaiko Foru Aldundiak "Hau da Green" ekimenean parte hartzen du. Ekimen honetan beiraren birziklatzea sustatzea eta umeen pobreziaren aurka borrokatzea biltzen dira eta, Aldundiarekin batera,   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta  Etxebizitza Sailak, Ecovidriok eta El Correok hartzen dute parte. Erronka solidario honi gaur  eman zaio hasiera Bilboko Konkordia Plazan beirazko botilez eraikita dagoen 10 metroko altuerako  Gabonetako arbola baten instalazioarekin.
Arbola honen ondoan, halaber, Olentzeroren eta Errege Magoen irudiak jarri dira txikienak birziklatzearen kulturan sartzeko. Edukiontzi horiek eta urtarrilaren 8ra arte Barakaldo, Basauri, Balmaseda, Durango, Erandio, Sopela, Bermeo  eta Lekeitio herrietan instalatu diren beste  zortzi edukiontziek ezarri den erronka solidariora lortzeko balioko dute: 2.800 tona beira biltzea Save the Children erakundeari Bizkaian umeen pobreziaren aurkako proiektuak sustatzeko   3.000 euro emateko.

Gaur goizean egin den ekitaldian Foru Ingurumeneko zuzendaria, Unai Gangoiti; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta  Etxebizitza sailburua, Iñaki Arriola; Ecovidrioko Iparraldeko gerentea eta Marketing zuzendaria, Oskar Acedo eta Borja Martiarena; El Correoko zuzendari nagusia, Iñigo Barrenechea, eta  Save the Children erakundeko Fundraising eta Marketing arduraduna, Iker Alcántara, egon dira.


Ulertuta

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS