Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratazio eremua
Aldundia hasi da hondakinak Artigasko zabortegira...

Aldundia hasi da hondakinak Artigasko zabortegira eramaten isurketa-eremu berri bat ezartzeko obrak bukatu ondoren

2017(E)KO URRIAREN 24(A)

 Obra horiek bukatuta, Jatako zabortegia erabiltzeari utziko zaio, eta beraz, Jatako zabortegia berriz ere azken biltegi bihurtuko da, hau da, bakarrik ezohiko kasuetan erabiltzen den zabortegia izango da berriz ere. Lanak 2016ko urrian hasi ziren eta 3,6 milioi eurogatik adjudikatu ziren. Lan horietan isurketa-eremu berri sortu da eskuineko ibarbidean; eremu horrek 10.000 metro karratuko bi gela ditu. Eraikuntza-materialen aukeraketari esker berriztagarriak ez diren baliabide gutxiago kontsumitu dira eta birziklatutako materialak erabiltzea maximizatu da, ekonomia zirkularraren eredua erreproduzituz eta azpiegitura horiei aplikatzen zaien ingurumeneko araudiak eskatutako kalitatezko estandar altuenak betez.

Artigas zabortegia

Aste honetatik aurrera Artigasko zabortegia erabiltzen hasiko da berriz ere Bizkaiko Foru Aldundia, bukatu baitira biltegi horretako goiko plataformaren eskuineko ibarbidean isurketa-eremu berri bat ezartzeko obrak. Artigasko zabortegia berriz irekita dagoela Jatakoa ez da erabiliko, eta hala, azken zabortegi bat izango da berriz ere Jatakoa, ezohiko kasuetan erabiliko dena soilik hain zuzen ere. Horretarako, lanak egingo dira Jatan azken hilabeteetan erabilitako eremuak zigilatzeko.

Isurketa-eremu berria sortzeko Artigasko eskuineko ibarbidea iragazgaitzeko obrak 2016ko urriaren 5ean hasi ziren, 3,6 milioi eurogatik adjudikatu ondoren. Zabortegi berriak 10.000 metro karratuko bi isurketa-gela ditu, eta horiek eraikitzeko material geosintetikoko 200.000 metro karratu, balioztatutako 95.000 metro kubiko hartxintxar eta gasak eta lixibiatuak bideratzeko hoditeria plastikodun 4.000 metro erabili dira.

Isurketa-eremu berriaren morfologia diseinatu eta eraikitzean ez da sortu erauzketa soberakinik, eta hala, azpiegitura berriaren kokapenetik kanpo ondoren hondakinak kudeatzea saihestu da.

Elementu bereziak

Lanak gauzatzerako orduan kontuan hartu zen eremu horretan aurretik ere isurketak egin zirela, eta ustiapen-eremu berria zabortegi zahar horretan kokatu behar zela. Hori guztia erronka handia izan zen iragazgaizteko proiektua diseinatzerako orduan, zimentazio eta euste elementu bereziak proiektatu behar izan baitziren. Horiek dira Artigasen gauzatutako proiektuaren ezaugarri nagusiak.
Elementu horien artean 10 metroko altuera duen aurreko dikea dago; dike hori eraikitzeko balioztatutako eraikuntza eta eraiste hondakinak erabili dira bakarrik. Dike horrek obra horretan ezarritako bi geletan jasotzen den eta etorkizuneko geletan jasoko diren euste elementu bezala funtzionatuko du. Egitura horri esker, etorkizuneko biltegia bertikalki haziko da eta hala, kokagune edukiera agortuko da oinplanoan azalera berria okupatu behar izanik gabe.

Proiektua ezberdintzen duen beste elementu bat "lauza malgua" deritzon irizpide berritzailea aplikatuz egikaritutako zimentazio geruza da. Geruza horrek zabortegiaren gela berriak banatzen ditu eta horien berezitasun nagusiak bertan jarriko den hondakin zutabeari eusteko edukiera nahikoa duela eta etorkizunean zabortegi zaharra behin-behinean bertan kokatzeak eratorritako deformazioari eutsiko diola dira.
Biogasa erauzteko putzuak egindako lanen elementu bereziak dira baita ere, zundaketak zulatzea ekiditeko (azpiegitura horiek eraikitzeko ohiko teknika) gasezko putzuak zabortegiaren oinarrian finkatuta geratzen baitira eta hazten joango dira jarritako hondakinaren altuera hazten doan heinean. Modu horretan, desgasifikazio eraginkorra lortzen da hondakinaren altuera albo batera utziz eta hala, berotegi efektua duten gasen emisioa modu kontrolatuagoan kudeatzea lortzen da.

Lan horiek aprobetxatuz, zabortegi zaharreko putzuei burua kendu zaie eta iragazgaizte berrian bideratu dira biogasaren aprobetxamendu estazio berrira eramateko.

Iraunkortasunari lotutako proiektua

Isurketa eremu berri hau sortzeko proiektuaren ezaugarri nagusienetako bat eraikuntza materialak aukeratzean balioztatutako materialak ahalik eta gehien erabiltzea izan da, baita ekonomia zirkularraren eredua erreproduzitzea ere.

Hala, azken belaunaldiko material geosintetikoak aukeratu dira, eta horiek instalatzean ISO/IEC 1720 ziurtagiria lortu da. Materialak iragazgaizteko ohiko material geosintetikoak baino material teknologikoagoak erabili dira, geosareak hain zuzen ere. Horiekin eraiki da itxitura dikea eta lauza malgua. Geosare horiek erabiltzean isurientzako espazio eskuragarria maximizatu da eta aldi berean harrizko materialen kontsumoa gutxitu da.

Baina obra honetako eraikuntza lorpen handiena harrobiko material agregatuak erabili ordez material birziklatuak erabiltzea izan da. Obran erabilitako hartxintxarraren % 100 Bizkaiko birziklapen planten eraikuntza eta eraiste hondakinak balioztatzetik sortutakoa izan da, eta lixibiatuak drainatzeko erabilitako agregatu guztiak gure lurraldean kokatutako enpresek sortutako fundizio zaborren baloraziotik eratorritakoak dira.

Horrekin guztiarekin, azpiegitura hauetan aplikatu beharreko ingurumen araudiak eskatzen dituen estandar altuenak lortu dira, berriztagarriak ez diren baliabideen kontsumoa gutxitu da eta birziklatutako materialak erabiltzea maximizatu da.

Lanak Jatako zabortegian

Artigasko zabortegia berriz ere irekitzean, Jatako zabortegia ez da erabiliko eta azken zabortegia izango da berriz ere. Hala, zabortegi hori ezohiko kasuetan erabiliko da bakarrik, 2014ko urtarriletik 2016ko otsailera arte bezala.

Ordutik hona zabortegiaren erabilera erabilitako gainazalaren behin-behineko zigilatzearekin batera egin da, azpiegitura hori baldintza ezin hobeetan mantentzeko eta usainak eta lixibiatuak sortzea gutxitzeko. Artigas berriro ere irekita, martxan ez dagoen zabortegi bati Ingurumen Baimen Integratuak eskatzen dizkion lanak egingo dira.

Zehazki, lurrez estaliko da azken hilabeteetan erabilitako eremu guztia eta eremu horretan lau zuinketa sortuko dira biogasa erauzteko. Ondoren, lursail hori material geosintetikoekin estaliko da, lixibiatuak sortzea gutxitzeko asmoz. Eremu hori material horiekin estaltzen denean, gas putzu berriak jada Jatan dagoen gasak bideratzeko sistemarekin lotuko dira.

Modu horretan, zabortegi hori berriz ere jarduera gabe geratuko da eta orain arte bezala egunero gauzatuko dira ponpen funtzionamenduko kontrolak, egindako aldi baterako estalkienak, biogasa erauzteko sarearen mantentzearenak, araztegira lixibiatuak garraiatzearenak eta martxan ez dagoen zabortegi bati Ingurumen Baimen Integratuak eskatzen dizkion gainerakoak.

Ulertuta

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS