Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Zergatik eta zelan erreziklatzen da?

Zergaitik eta zelan berziklau

Zabor larregi sortzen dugu: lagun bakoitzak kilo bat baino gehiago, egunero. Edozein modutan ere, sortutako zabor horretatik zati handi bat berriro erabil daiteke edo, bestela, errezikla daiteke. Hori, neurri handi batean, gure esku dago.

Zaborraren balio materiala aprobetxatuz gero, ingurumenaren egoera ere hobetu egiten da gure ingurumarian. Erreziklatzen laguntzen dugunean, ingurumena babesten dugu.

Duda­mudarik gabe, ingurumenari kalte egiten dioten agenteen artean, gizakiok bihurtu gara nagusi. Baina, agente nagusi izateaz gain, biktima nagusi ere bagara. Horregatik, gure erantzukizuna da, banakakoa nahiz taldekoa, ingurumenari begira ohiturak eta jokabideak aldatzea.

Mende berrian, gizarte garatuek ingurumenari begira dituzten arazoen artean, garrantzitsuena zaborrak sortzea da. Ezin dugu gure buruaren borrero izan!

  • Zaborra gehitzeko joera dago, eta joera hori hautsi behar da.
  • Zabortegi kontrolatuetara hainbat zabor eramaten da, eta zabor­kopuru hori urritu beharra dago.
  • Zaborraren balio materiala eta energetikoa aprobetxatu behar dira. Kutsadura gutxiago eragin behar dugu.
  • Lehengaiak eta energia aurreztu behar ditugu.

Bilketa Selektiboa

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS