Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Aldundiak hondartzetako gaikako bilketa sustatuko du

Aldundiak hondartzetako gaikako bilketa sustatuko du, zeintzuen garbiketari oso ondo bat jarri zioten 2016an erabiltzaileek

IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALAKO SAILA. 2017(E)KO MAIATZAREN 29(A) 

Denboraldi honetan plastikoak birziklatzeko 15 edukiontzi osagarri jarriko dira eta prestakuntza tailerrak eskainiko dira foodtruck batekin batera Bizkaiko hareatzetatik ibiliko den karpan; hori guztia Gero Arte. Recicla y haz que vuelva kanpainaren barne. Erabiltzaileek 7,76ko nota (10etik) jarri diote hondartzei, eta bisitariek hobekien baloratu dituzten alderdiak segurtasuna (8,68) eta garbitasuna (7,49) izan dira. 292 pertsonak zainduko dituzte egunero hondartzak; horien artean salbamendu eta sorospeneko langileak (173), garbitasuneko langileak (89) eta hondartzainak (30) egongo dira. Foru erakundeak urte honetan hondartzen programei zuzendutako aurrekontua 5,6 milioi eurokoa da, eta horietatik 2,2 milioi garbitasun- eta mantentze-lanetarako erabiliko dira.

Elena Unzueta, aurkezpenean


Bizkaiko Foru Aldundiak gaur aurkeztu du 2017ko hondartzen denboraldia. Aurten, gaikako bilketa sustatuko da, eta horretarako 15 edukiontzi hori (ontzientzat) osagarri jarriko dira lurraldeko hareatza ezberdinetan. Biltoki horiek instalatzeak jada hasitako zakarrontzi horien ezarpena osatuko du, eta hareatzetako garbitasuna areagotzen ere lagunduko du, horixe baita hain zuzen ere erabiltzaileek hobekien baloratu duten bigarren alorra; hala, garbitasunari 7,49ko nota eman zioten.

Izan ere, alor horretan, erabiltzaileek freskagarri-laten eta hondakin artifizialen garbiketari 8,37ko nota jarri diote, hondartzaren garbitasunari 7,87koa eta zakarrontzi eta edukiontzien erabilgarritasunari 7,79koa. "Garbitasuna da hain zuzen ere gure hondartzak bisitatzen dituztenek hobekien baloratu duten bigarren alderdia. Aldundian gehien zaintzen dugun alderdietako bat ere bada. Urtero hondartzen programara bideratzen dugun aurrekontuaren ia erdia, hau da, 2,2 milioi euro, garbitasun-lanetarako erabiltzen da. Lan horiek ia urte osoan zehar gauzatzen dira, denboraldia hasterako gure hondartzak ahalik eta baldintza hoberenetan mantentzeko", azaldu du Elena Unzuetak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak.

Hondartzen garbitasunerako zerbitzuan 89 pertsona egoten dira udan lanean ordutegi ezberdinetan. Hala, ekipamendu mekaniko sofistikatu batekin lan egiten dute, besteak beste hondartzak garbitzeko makinekin, kamioekin, traktoreekin, zisternekin, erraztatzeko makinekin, harriak kentzeko makinekin, bereizleekin, eta abarrekin.
Unzuetak adierazi du, era berean, edukiontzien kopurua gehitzearekin batera herritarrak kontzientziatzeko ekintzak aurrera eramango direla, hain zuzen ere pasadan maiatzaren 15ean martxan jarri zen "Gero Arte. Recicla y haz que vuelva" kanpainaren barne, gaikako bilketa sustatzeko asmoz. Zehazki esanda, tailer ezberdinak gauzatzeko egongo den karpa nabarmendu du; hala, karpa hori Bizkaiko kostaldeko hondartza guztietatik zehar ibiliko da hurrengo ekainaren 12tik aurrera eta hilaren 23tik aurrera foodtruck batekin batera ibiliko da, non Bizkaiko produktu ezberdinak banatuko diren.

Gainontzeko kontuetan aurreko denboraldietan aurrera eramandako ildo estrategikoak mantenduko dira, "Bizkaiko hondartzen ereduak funtzionatu egiten duela frogatuta baitago". Halaxe adierazten dute urtero hondartzen erabiltzaileek gauzatzen duten inkestako emaitzek, zeintzuek 7,76 puntuko nota orokorra eman baitzuten. "Estandar horiek mantentzea aldundiaren ardura da, baina herritarren lankidetza ere eskatzen dugu. Ahalegin handia egiten dugu hondartzen garbitasuna eta hondartzetara etortzen direnen segurtasuna bermatzeko, hondartzetan kalitatezko zerbitzuez goza dezaten hain zuzen ere. Eta pertsona horiek hareatzak zaintzen laguntzea nahi dugu, ekipamenduak errespetatuz, hondartzak garbi mantenduz eta gainerako erabiltzaileei begirunea erakutsiz. Guztiok egin behar dugu gure ekarpen txikia hondartzak hobetzeko" adierazi du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak.

Segurtasuna: Salbamendu eta Sorospen Zerbitzua eta Hondartzainak

Egindako inkesten arabera, segurtasuna da hondartzak bisitatzen dituztenek hobekien baloratu zuten alderdia, orokorrean 8,68ko nota eman baitzioten. Sorosleen zerbitzuak nota hori hobetu du 9,72ko notarekin, eta bainurako segurtasunak jaso duen nota ere altuagoa izan da, 9,40koa hain zuzen ere; hondartzainen eraginkortasunak 8,30eko nota jaso du.

Denboraldi honetan, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuan jardungo duen lantaldea uretako 154 soroslek osatzen dute, beste 19 pertsonarekin batera: koordinatzaileak, logistak edo laguntza-patroiak. Egunero 88 sorosle arituko dira zerbitzuan 24 sorospen-postutan banatuta, era honetara: 7 La Arenan, 2 Areetan, 5 Ereagan, 4 Arrigunagan, 3 Gorrondatxen, 5 Barinatxen, 7 Arrietara-Atxabiribilen, 2 Muriolan, 4 Plentzian, 6 Gorlizen, 2 Armintzan, 7 Bakion, 2 Aritzatxun, 2 Laidatxun, 3 San Antonion, 2 Toñan, 6 Laidan, 4 Lagan, 2 Ean, 2 Ogellan, 3 Isuntzan, 5 Karraspion, 2 Arrigorrin, eta erreserbako beste sorosle bat ere egongo da.
Zerbitzu horretako langileek erreskaterako erabiliko duten materiala hondartza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da, baina nabarmendu behar da lau salbamendu-ontzi edukiko dituztela, zortzi errespetu-ontzi Bilboko, Getxoko, Bermeoko eta Ondarroako biltegietan; uretako 4 motor eta errespetuko beste bost aurretik aipatutako biltegietan; erreskaterako 3 quad eta 9 buggy (horietako bi elektrikoak), lur orotako hiru ibilgailu, flota ekologiko bat 7 autorekin (elektrikoak, hibridoak eta gasezkoak) zonetako koordinatzaileentzat, 14 zaintza-dorre, 40 desfibriladore erdiautomatiko, 30 glukometro, 40 pultsioximetro, 30 immobilizazio-ohatila, eta bihotz-biriketako bizkortze prozedurarako 30 neurgailu.

Gainera, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak wave board bat izango du; ontzi horretan, uretako motor bati plataforma bat akoplatu ahal zaio eta horrekin 5 metrora iristen denez, bere gaitasuna handitzen du.

Hondartzainen zerbitzuan 30 pertsona egongo dira lanean hondartzan bertan; ordutegi jarraitua izango dute 10:00etatik 20:00etara eta elkarlan estuan arituko dira Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuarekin, hareatzak dauden udalerri ezberdinetako Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin.
Horrekin guztiarekin batera, ?Ume Galduak? eskumuturrekoen zerbitzua mantenduko da. Zerbitzu horren helburua hondartzetan galtzen diren zortzi urtetik beherako umeak identifikatuta edukitzea da; aurreko urteko denboraldian 18.000 pertsona baino gehiagok erabili zuten zerbitzu hori.

Ziurtagiriak eta etengabeko hobekuntza
Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzen kudeaketan gauzatzen duen beste oinarrizko alderdietako bat hondartzen kalitatearekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin lotura duten alderdiak etengabe hobetzen jarraitzea da. Zentzu horretan, gure lurraldeko 15 hareatzek Kalitate eta Ingurumeneko ISO ziurtagiriak dituzte, Bakio, Plentzia eta Arrietara-Atxaribil hondartzek EMAS erregistroa mantentzen dute (Europar Batasunak ematen duen ingurumeneko sari nagusia) eta Gorlizkoak kalitatearen Q-a.
Etengabeko hobekuntzaren beste bi adibide aipatu behar dira, hauek: batetik, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak osasun laguntzari, alertei eta gorabeherei buruzko informazioa kudeatzeko tablet bidezko sistema erabiliko du; bestetik, gailu mugikorretarako aplikazio bat garatu da zerbitzu horretako langileentzat, eta bertara irauli ahal izango dira Kosta System proiektuaren bitartez Azti Tecnaliarekin elkarlanean itsasertzean egiten den monitorizazioaren datuak. Azken aplikazio horrek aukera ematen du erresaka-korronteak, hauste-zonak, hondar-barrak eta olatuak identifikatu eta kokatzeko, besteak beste; horrela, bainularien segurtasuna hobetuko da eta salbamendu eta sorospeneko langileek errazago hartu ahal izango dituzte erabakiak.

Irisgarritasuna
Gure hondartzen irisgarritasuna bermatu egiten da horretarako ekipamenduak instalatuz eta, bereziki, ?Hondartza Denontzat? zerbitzuaren bidez. Lehenengoz 2003an jarri zen martxan, urtez urte gero eta gehiago hedatu da, eta aurtengo denboraldian 11:00etatik 19:00ak arte egongo da zabalik asteko zazpi egunetan, La Arenan, Ereagan, Plentzian, Gorlizen (Astondo), Laidatxun eta Lekeition.

"Hondartza Denontzat" Zerbitzua Bidaideak erakundearekin elkarlanean garatzen da, irisgarritasunerako baliabideak, laguntza teknikoa eta laguntza pertsonala eskaintzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hareatzetan eta itsasoan gozatu ahal izan dezaten hain zuzen ere.
Hondartzetako ekipamenduak

Hondartza denboraldia prestatzeko lanak hilabete batzuk lehenago hasten dira, hondartzak prestatzeko eta bertan ekipamenduak instalatzeko. Aurten, apiriletik hasita 88 dutxa-oinarri instalatu dira (334 ihinztagailu), 58 iturri, 725 zakarrontzi eta bidoi, 367 plataforma parriladun, hankak garbitzeko 47 iturri eta 1.800 metro zurezko pasabide.


Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS