Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
TMB

AHALDUN NAGUSIAK ETA BILBOKO ALKATEAK TRATAMENDU MEKANIKO BIOLOGIKORAKO PLANTA INAUGURATU DUTE

Astelehena, 2013(e)ko Otsailaren 18a 13:25     

Bizkaiko hiriburuko hondakinak tratatuko dira azpiegitura horretan, eta
hondakinak kudeatzeko aro berri bati atea irekiko zaio; aro horretan, hain justu
ere, ez da hondakinik zabortegira bideratuko, aurretik tratatu ez bada.

Arraizen (Bilbo) kokatutako Tratamendu Mekaniko Biologikorako Plantak 43 milioi
euro baino gehiagoko inbertsioa izan du, eta 70 lanpostu sortuko dira bertan.

Ingurumeneko foru diputatu Iosu Madariagaren hitzetan, proiektu honek aukera
emango du "helburu berriak lortzeko eta hondakinen kudeaketaren esparruan
nazioarte mailan leku desiragarrian kokatzeko".

Bizkaiko ahaldun nagusiak, José Luis Bilbaok, eta Bilboko alkateak, Iñaki
Azkunak, hiri hondakinak tratatzeko azpiegitura berria inauguratu dute gaur,
Tratamentutegi Mekaniko Biologikoa (TMB), alegia.

Planta berria Arraiz mendian kokatuta dago, “Cantera Primitiva” izeneko eremuan,
Bilboko udal mugartean. Urbanizatu eta eraiki beharreko azalera osoa 23.000
metro koadro ingurukoa izan da; konpost planta (Konpostegia), Zabalgarbi
balorizazio energetikoko planta eta Artigasko tangarekin batera, hondakinak
kudeatzeko “ekoparkea” osatzen du.

Proiektua burutzeko 43,4 euroko inbertsioa egin da: 13 milioi euro prozesu
mekanikoan inbertitu dira, 12 milioi euro prozesu biologikoan, 11 milioi euro
azpiegituran bertan, eta gainerako zenbatekoa, azkenik, martxan jartzeko,
agiriak kudeatzeko eta tailerreko ekipamenduetarako eta ordezko piezetarako
baliatu da.

TMBk hiri hondakinak tratatzeko teknologia modernoa du. Prozesu honetan sartzen
dira hondakinen sailkapen mekanikoa eta horien alde organikoen tratamendu
biologikoa.

Urtean 180.000 tona tratatzeko dago diseinatuta planta, Bizkaiko hiriburuko hiri
hondakinak barne. José Luis Bilbaok azpiegitura horren garrantzia azpimarratu
du; gainera, 70 lanpostu inguru sortuko dira bertan eta gure lurralde
historikoari “helburu berriak lortzeko eta hondakinen kudeaketaren esparruan
nazioarte mailan leku desiragarrian kokatzeko” aukera emango dio.

Europako zuzentarauak betetzea hondakinak kudeatzeari dagokionez
Bizkaiko ahaldun nagusiak nabarmendu du gaurtik aurrera “Bizkaiko hondakin
guztiak tratatu egingo direla ezabatu aurretik”, hondakinak tratatzeko
hierarkiaren arabera (prebentzioa, berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio
energetikoa eta ezabatzea). Aurretiaz tratatu ez den hondakin zatirik ez da
zabortegira bidaliko.

Azaldu duenez, “Tratamendu Mekaniko Biologikorako Planta martxan jartzeari
esker, xede berriak lortuko ditugu gaikako bilketari eta zaborra birziklatzeari
dagokien indizeetan”.

Prozesuaren deskribapena

Planta honetan egingo den prozesuak hiru atal izango ditu: hondakinak hartzea,
tratamendu mekanikoa, eta lehortzea edo ontzea.

Zaborra jasotzeko hondakinak deskargarako beheko plataforman utziko dira eta
bertatik, olagarro baten bidez, uhal garraiatzaileen bitartez prozesuan sartuko
dira, aldez aurretik ikusizko lehen kontrola eta desegokien hautaketa eginez.

Materiala bereizteko prozesu mekanikoa
Helburua balorizatu ahal diren materialak desegokiak diren materialetatik
bereiztea eta materiala tratatzea da ondoren lehortu/onzteko.
Materiala uhal garraiatzaileen bidez mugitzen da eta tamaina bidezko hautaketa
egiten da:
  > 350mm
  150 – 250 mm
  0 - 80 mm

Tratamendu mekanikoan materialak hautatzen dira. Infragorrien bidez material
plastikoa aukeratzen da eta irakurgailu optiko baten bidez materialak
dentsitatearen eta kolorearen arabera bereizten dira. Hondakin motak
haize-kolpeen bidez bereizten dira. Era berean, indukzio eta imanen bidez
burdinazko materialak eta burdinazkoak ez direnak bereizten dira.

Biohondakina lehortzeko/onzteko prozesu biologikoa
Prozesua hormigoizko tuneletan gertatzen da, erreaktoreak (7mX5mX27m), bertan
materialen osagai biologikoak lehortu eta degradatzen baitira, gutxi gorabehera
bi astez.

Materiala kapatan banatzen da aurrez ezarritako 3,3 m inguruko alturara arte eta
atea ixten da aireztapena lurretik automatikoki aktibatuz.
Erreaktoreen aire guztia hartzen da, eta biofiltro batean usaina kentzen zaio.
Tratamendu biologikoak badu bigarren abantaila bat ere: hezetasuna kentzean
berotzeko ahalmena areagotu egiten da. Gainera, lixibiatuak sortzea saihesten da
 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS