Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Ikerketa eta saiakuntzazko arloak

Ikerketa eta saiakuntzazko arloak

Aldian-aldian, esperientziak garatu eta datuak batzen dira Igorreko (2013ko abenduan itxi zan) zein Jatako uri hondakinen (UHen) zabortegi kontrolatuetan eta Igorre II, Berrizko (2008ko urtarrilean itxi zan. Ingurumen aldetik berreskuratzeko beharrak egindak) zein Orkonerako (2008ko irailean itxi zan. Ingurumen aldetik berreskuratzeko beharrak  egindak) hondakin inerteen (HIen) zabortegietan, ustiapenean, bizitza teknikoan eta artapenean eragina daukien alderdiak zelakoak diran jakiteko.

Azterketa horreek Amoroton eta Gordexolan zarratutako UHen zabortegi kontrolatuetan be egiten dira, 30 urtean zehar zarratu osteko jarraipena egin behar dalako bertan.

investigación

Ikerketa horreen emoitzak aldizkari tekniko eta zientifikoetan emon dira argitara ("Residuos" eta "Waste Management & Research" aldizkarietan, esate baterako), bai eta Italiako Sardinian egindako "7th International Landfill Symposium" sinposioko aktetan be.

Garbikerrek bete-betean behar egiten dau Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa-taldeakaz, eta, horretarako, zenbait proiektu kontratau ditu, zabortegi kontrolatuen kudeaketa orokorrean hobetzeko asmotan.

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS