Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Aurrekariak. Ibilbide Ebolutiboa

Aurrekariak. Ibilbide Ebolutiboa

Garbiker Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publikoa da, Ingurumen Sailaren menpe dago eta 1986. urtean ipini zan martxan. Administrazino Kontseiluaren zuzendaritzapean dago, eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko foru Diputadua da bertako buru. Bestetik, diputaduak berak eskuordetutako zuzendari gerenteak kudeatzen dau enpresa publikoa.

Garbiker funtsezko tresnea da, Bizkaian sortutako uri hondakinen kudeaketa goitik behera aldatzeko eta ekimen pribaduen aurrean bermea zein gardentasuna eskeintzeko.

kontenedoreak garbigunean

Hondakinak bardintasunez tratetan ditu (zerbitzu bera emon ezkero, berbera ordaindu beharra), ingurumena errespetetan dau eta kudeaketa profesionala garatzen dau.

Hasikera batean, Garbikerrek zabortegi kontrolatuak kudeatzea eukan helburu nagusi. Ostean, 1991. urtetik aurrera, uri hondakinen (UHen) transferentzia-guneak eregi eta kudeatu zituan, zabortegi kontrolatuetatik urrun egozan udalerrietarako garraioa ez garestitzeko asmotan.

Gero, 1997-2001eko eta 2001-2007ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Uri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integralaren eta 2005-2016ko Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integral barriaren jarraibideetara egokitu da Garbikerren jarduera. Hori dala eta, gaur egun berziklapena da enpresearen oinarrizko zereginetako bat.

Uri hondakinen eta hondakin inerteen zabortegi kontrolatuetan eta uri hondakinetarako transferentzia-guneetan daukan erantzukizun eragile zuzena albo batera itxita, Bizkaiko 107 udalerritan eta Arabako 5 udalerritan edukiontzi horien bidez gaika batutako ontziak kudeatzen ditu. Era berean, atentzinoa eta zerbitzua eskeintzen ditu planak Bizkairako aurreikusitako 23 garbiguneen sarean. Horrezaz gainera, ingurumen-arloko aholkularitza eta zerbitzugintza espezializatuak emoten deutsez Bizkaiko udalerriei.

Badauzka Mekanikari Biologikoa Tratamendu-Instalazio bat (TMB-a) eta beste honposta egiteko Instalazio bat (Bizkaiko Konpostegia), Bilboko Udal-Terminoko biak, ere.

Era berean, Garbikerrek ingurumen-arloko enpresa-ekimenetan be parte hartzen dau; partaidetutako enpresetan, esate baterako:

- BZB (Garbiker - Trienekens)
- Berziklatu (Garbiker - Rezikleta - Emaus) 

ontzien bilketa

  Bere jarduera bizi-biziaren bitartez, Garbikerrek inbersino handiak egiten ditu azpiegituretan zein teknologian, eta eraginkortasun nahiz ingurumen-errendimentu handiko kudeaketa-ereduak ezarten ditu. Hori dala eta, hainbat eta hainbat erakunderen onespena jadetsi dau, eta euretako batzuk nazioartekoak izan dira; esate baterako, ISR, ISWA, ATEGRUS. Besteak beste, honako sariok jaso ditu: 2000ko Zilarrezko Erratza, 2002ko Urrezko Erratza, 2004ko Ategrus Aitamen Berezia eta 2006ko Platinozko Erratza, "International Conference Recyclin RECCON 08".

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS