Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Garbiker: Ingurumeneko Errendimentu Handia

Garbiker Ingurumeneko Errendimentu Handia

Uri hondakinak behar dan moduan tratetea oso garrantzitsua da Bizkaiko Lurralde Historikoko ingurumen-politikeari eta Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako kudeaketari begira.

“1997-2001eko Bizkaiko Lurralde Historikoko Uri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integrala” oinarrizko tresnea izan zan, eta uri hondakin solidoei buruzko politika europarragaz bete-betean bat datozan jarduketa-ardatzak hartu zituan kontuan.

Epe hori amaitutakoan, Bizkaiko Foru Aldundiak plana berrikusi eban, eta, horren ondorioz, “2002-2007ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Uri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integralaren Bigarren Fasea” agiria sortu zan.

2003. urtean, gaur egungo uri hondakinen kudeaketari buruz Bizkaiko Lurralde Historikoan egoan informazino barria batu zan. Ostean, Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan barria idatzi eta “2005-2016ko Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala” azterketa-agiri barria sortu zan.

Planaren helburu nagusiaren arabera, uri hondakinen etorkizuneko kudeaketak kalidadeko zerbitzua eskeini behar deutse uritarrei, kostua ahal danik eta egokiena eta homogeneoena izan behar da Bizkaiko Lurralde Historiko osoan eta ahal danik eta gehien babestu behar da ingurumena. Holan, bada, indarreko arautegiaren eskakizunak eta garapen iraunkorraren printzipioak beteko dira.

Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integral barrian, bere jarduketen oinarri diran printzipio estrategikoak zehaztu dira:

- Hondakinen kudeaketa iraunkorra
- Kudeatzeko hierarkia bateratua
   o Aurrezaintza
   o Balorizazino materiala edo energetikoa
   o Desagerpena
- Kudeaketa integratua
- Sorreraren aurrezaintza
- Balorizazinoaren sustapena
- Isurketaren murrizketa
- Autosufizientzia
- Hurrentasuna
- Subsidiariotasun administratiboa
- Baterako erantzukizuna
- Prezioen gardentasuna
- Informazino gardena

Garbiker soziedade publikoak funtsezko eginkizun instrumentala dauka, planeko oinarrizko alderdiak garatzeko orduan.

ontzien bilketa

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS