Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
BERZIKLATU

Berziklatu

Bizkaian sortutako tamainu handiko hondakinen tratamentu integralerako Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatu dauan proiektua da Berziklatu. Hori, gainera, 2007ko garagarrilean martxan ipinitako laneratzeko enplegu-sorreraren bitartez egin dau. Soziedadean Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerren bitartez, eta gizarte-ekimeneko bi soziedadek, Rezikletak eta Emaúsek parte hartzen dabe.

Logo de la Empresa

Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralaren (2005-2016) barruan dago. Planaren helburua “hondakin primarioen zero isurketa” lortzea da. Horretarako, berrerabilpenaren maximizazinoaren eta hondakinetan dagozan materialen berziklapenaren aldeko apustua egiten da.

Berziklatuk tamainu handiko hondakinentzako (aulkiak, oheak, armairuak, altzariak, mahaiak, koltxoiak, sofak) eta etxetresna elektrikoentzako (hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, telebistak...) konponbidea eskaintzen dau. Daukiezan bolumena eta ezaugarriak dirala-eta, bilketa berezia daben uri hondakinen zati bat dira. Berrerabilpena Berziklatuk Ortuellan daukazan instalazinoetan hasten da. 3.500 metro karratuko nabe bat da, eta, bertan, 4,5 milioi euroko inbersinoa egin da.

Ingurumen-kontzientzia

Bizkaian sortutako tamainu handiko hondakinen tratamentu integralerako planteak hondakin horreen berrerabilpena eta berziklapena sustatzen dau eta herritarren ingurumen-kontzientzia bultzatzen dau. Plantea ingurumen aldetik berreskuratuta dagoan inguru baten dago, izan be, meatzaritzatik sortutako hondakinak isurtzeko erabilten zan eremu baten eregi da. Hondakindegi legez erabilitako eremua berziklapen planta bat egiteko berreskuratu da.

Iraunkortasunaren konzeptua eta horrek inguratzen gaituan ingurunean aplikatzeak daukan garrantzia zabaltzeko asmoz, Ortuellako Orkonera auzoan dagoan planteak ingurumen-gela bat dauka. Instalazino horri esker, ikasleak ingurumenaren problematikan sensibilizatuko dira, sortzen doguzan hondakinen berrerabilpenak eta berziklapenak daukien garrantzia nabarmenduz.

Bazterketaren kontra

Tamainu handiko hondakinen gorakadak dakarren arazoari konponbidea emoteaz gainera, Berziklaturen helburua da bazterketa egoeran dagozan personak laneratzea. Bazterketaren Kontrako Legearen arabera (Gizarte Bazterketaren Kontrako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea), orokorrean, bazterketa egoeran edo baztertua izateko arrisku egoeran dagozan personak dira oinarrizko gizarte-eskubideetara –enplegua, hezkuntza, osasuna, etab.)- joteko ezintasuna daukienak, guztiz normalizautako bizitza egiteko aukeratik kanpo geratuz.


Laneratze ibilbidean trebetasun profesionalak eta lanerako jarrerak eta gaitasunak garatzeko behar egiten da. Holan, prestakuntza profesionala hobetzen da eta baliabide personalak garatzen dira, besteak beste, autonomia, erantzukizuna... Era berean, kontratatutakoek lan merkatura sartzeko mekanismoen barri jasotzen dabe.

Laneratze prozesuak hiru fase ditu; kontratatutako personek enplegurako ohiturak (puntualtasuna, irudia zaintzea...) hartzen ditue lehenengo fasean. Egonkortasun aldi honetan, oinarrizko lan-betebeharren berreskurapena edo onarpena bultzatzen da. Horrezaz gainera, egonkortasuna sendotzen doan neurrian, prestakuntza prozesuak aztertzeari ekiten jako.

Laneratze bidean, honakoa da bigarren pausoa: lan merkatuan sartzeko, enplegagarritasuna hobetzeko balioko dauan prestakuntza prozesua.
Prestakuntza faseak irauten dauan bitartean, Berziklatuk lagundu egiten deutso personeari, lan-ordutegia malguagoa eginez, prestakuntzaren eskakizunei egokituz eta prestakuntzarako bekak emonez.

Azkenik, kontratatutako personak lana modu aktiboan bilatzen hasi leitekez. Berziklatuk laguntza emoten deutse lana modu aktiboan bilatzeko orduan. Izan be, gauza ugari eskaintzen ditu: bilaketa tekniken trebakuntza, curriculumak egitea, alkarrizketak prestetea...



 

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS