Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Garbiguneetako langile eta erabiltzaileei...

Garbiguneetako langile eta erabiltzaileei zuzendutako funtzionamentu arauak

Sarrera.
Garbigunea Etxeko Hondakinen eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da. Herritarren zerbitzurako dago, DOHAINIK itxi daiezan berziklau, berrerabili edo balorizau leitekezan materialak.

Garbigunea ustiatzeko arduraduna GARBIKER, A.B. da, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren menpeko enpresa publikoa. Enpresa horren kargura eta bere ardura eta zuzendaritzapean, Garbigunea ustiatzeko lanak egingo dira, Ustiakuntza Araudi honetan jasotako aginduakaz bat etorrita.

1. puntua: Harrerako kontrola
Garbiguneko langileak eskumen nahikoa dauka araudi honetan sartuta ez dagoan edozein hondakin onartzeko edo ez.

Era berean, langileak betebehar honeek ditu:

* Erabiltzaileei hondakinen kokapenaren gaineko aholkularitza emotea.
* Onargarriak ez diran materialen gordailua debekatzea.
* Erabiltzaile eta materialen sarrera erregistroa izatea.
* Jagokon udaleko obra-lizentziaren kopia eskatzea, txikiak ez diran obretarako.
* Ibilgailuaren matrikulea, itxitako hondakin kopurua eta erabiltzailearen NANa apuntetea, beharrezkoa danean.
* Kudeatzaile baimenduen edo besteen sarrera edo urteerako hondakinen erregistroa eukitea (edukiontzi hutsak, osoak, albaranak eta abar).
* Baimenik ez dauan edozein personak edo enpresak hondakinak eroatea saihestea.
* Instalazino osoa ordenauta eta behar dan moduan mantentzea.
* Hondakinen biltegiari lehentasuna emotea berrerabilpen txaboletan, holangoak daukiezan Garbiguneetan (Barakaldo, Derio, Durango, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo eta Santurtzi).

2. puntua: Erabiltzailearen ardura
* Denbora guztian, erabiltzaileak Garbiguneko beharginaren esanak beteko ditu.
* Erabiltzaileak bere kabuz itxiko ditu materialak edukiontzi bakotxean, hondakinen izaeraren arabera eta modu ordenauan.
* Erabiltzaileak biltegiaren gunea garbi eukiten lagunduko dau, eta ez dau itxiko hondakinik edukiontzitik kanpo.

3. puntua: Mugak
* Etxeetan sortutako hondakinak eta hondakin asimilagarriak baino ez dira onartzen.
* BGP 3.500 kg-tik behera daukien ibilgailuak.
* Muga: 2 m3 bolumenean, persona edo ibilgailuko/asteko, Garbigune sare osoan. EEHen (Eraikuntza eta Eraispeneko Hondakinak) kasuan, 2 m3 edo 750 kg lanen lizentziaren titularra dan personako/asteko, eragin eremuko Garbigunean; lizentziaren titularra ez dan beste persona batek hondakina ixteko aukerea eukiko dau.
Lizentziaren baliozkotasuna: bertan adierazoten dana, eta, adierazoten ez bada, 6 hilabeteko epea. Lizentzia bakotxeko, 3 sarrera bakarrik egin ahalko dira Garbigunera.
* Garbigune bakotxaren eraginpeko eremuko udalerrietako EHHak onartuko dira bakarrik. Lanen lizentziaren kopia entregauko dau jagokon Udalak. Lizentziarik behar ez daben obra txikietarako, aldez aurretik NANa aurkeztu ostean, 5 zakuren parekoa itxi ahal izango da personako/asteko eta ibilgailuko/asteko, eragin eremuko Garbigunean.
* Unidadeen kasuan, 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abarrera asimilagarria.
* Pneumatikoak (motorra, kotxea, furgoneta eta quada): gehienez, 5 unidade erabiltzaileko/urteko. Garbigune bakotxaren eraginpeko eremuko udalerrietakoak onartuko dira bakarrik.

4. puntua: Ordutegia
Astelehenetik barikura:  9:00 - 13:30 eta 15:30 - 18:00
Zapatuetan:  9:00 - 13:30
Domeketan: (Barakaldo, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtzin baino ez) 9:00 - 13:30

5. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak
A)  Garbigunea ondoko erabiltzaileei dago zuzenduta:
* Etxe partikularrak.
* Etxeetako obra txikietako autonomoak (ikusi 3. puntua: EEHen mugak).
* Komertzio txikiak (ikusi 3. puntua: Mugak).
* Bulegoak (ikusi 3. puntua: Mugak).

B)  Honako honeek EZIN DABE Garbigunean hondakinik itxi:
* Udalak.
* Bilketa-enpresak eta uri hondakinen eta/edo hondakin geldoen kudeatzaileak
* Industriak orokorrean eta eraispen enpresak
* Merkataritza: biltegi handiak.
* Konponketa tailerrak.

6. puntua: Hondakin onargarriak
EHHak: harrizkoak (obra-hondakinak): Adreiluak, hormigoia, baldosak, zeramikea, konketak, komunak, etab.
Beste EHH batzuk: Egurrak (parketa, tarimea, markoak...), kristalak, plastikoak, etab.
EGURRA: Armairuak, aulkiak, kutxak, ateak, oheak, etab.
BOLUMEN HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak...
PLASTIKOAK: Persianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak,etab.
METALAK: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak, etab.
LINEA ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, labak, mikrouhinak, etb.
LINEA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD-erreproduzigailuak, musika ekipoak, ordenagailuak, etab.
PAPERA ETA KARTOIA: Kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
PNEUMATIKOAK: Ikusi 4. puntua: Mugak.
LOREZAINTZA: Inausketa hondarrak, zuhaixka lehorrak, etab.
METAGAILU ETA BATERIAK
OLIOAK: Etxekoak, karterrekoak.
BESTE BATZUK: Mueta guztietako pilak, fluoreszenteak, tonerreko kartutxoak, telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo eta audio kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe kapsulak, etab.
BERRABILPEN TXABOLETAN, erabili leitekezan tresnak itxiko dira, besteak beste, altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak...), etxetresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin labeak...), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarra, liburuak, etab.
PINTURAK, aerosolak, disolbatzaileak, kolak, erretxinak: Bakarrik onartzen dira Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Gueñes, Markina, Durango eta Sestaoko Garbiguneetan. Partikularrak bakarrik. 5 bote, persona edo ibilgailuko/hilabete bakoitzeko.
HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK: 9 Garbigunetan bakarrik, Karrantza, Gueñes, Santurtzi, Derio, Mungia, Gernika, Durango, Markina, eta Igorre.

7. puntua: Hondakin EZ onargarriak
EHUN-GAIAK: kalean jarritako berrerabilerarako edukiontzietan (KOOPERA entseina daukie) egiten da bilketea, udalerri bakotxean.
BOTIKAK: Farmazietan itxi leitekez.
ERRADIOGRAFIAK: Anbulatorioetan, kliniketan eta ospitaletan itxi leitekez.
ETXEKO ZABOR ORGANIKOAK.
OSPITALEETAKO HONDAKINAK.
ENPRESETAKO HONDAKINAK.
FIBROZEMENTUA (Uralita).
BONBONAK: butanozkoak, oxigenozkoak edo kanpinekoak.
ERREGAIAK: Etxeko berogailuetakoak, gasolinea, etab.
IDENTIFIKAGARRIAK EZ DIRAN BESTE HONDAKIN BATZUK

Garbiguneen araudia   2017ko urtarrilla



Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS